Hautatu hizkuntza
Eskuratu ongien egokitzen zaizun Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko sarrera packa, jaialdi egunetan bertan erosi baino %50 merkeago aterako zaizu.
Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu, Edurne Pasaban, Bernadette McDonald, Katie Ives... Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioan indar berezia izango duten izarrak. Beste hainbaten artean, eskalatzaile, alpinista, idazle eta editore horiek nabarmenduko dira jaialdiaren lehen egunetan, mahai inguruak eta banakako hitzaldiak emanaz.
Sail Ofiziala
Bilbo, 2017ko irailak 22. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Amorebieta-Etxanon ekingo dio datorren asteartean, hilak 26. Burgos, Madril, Sopela, Urnieta, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basaurin izango ditu hurrengo geldialdiak, urrian eta azaroan. Eta segidan iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.
Mexiko lurrikara gogor batek astindu du beste behin. Gaur eta etzi Mendi Tour egunak ziren Mexikoko hainbat hiritan.
Gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetu guztiei.
Donostiako Zinemaldiko Savage Cinema sailaren gerizpean hainbat zuzendari, ekoizle eta protagonista bilduko dira aurten. Jennifer Peedom izango da horietako bat, Mountain filmako zuzendaria. Bilbao Mendi Film Festivalak eta Zinemaldiak eskutik ekarri dute film hau Euskal Herrira, eta orain Donostian bezala abenduan Bilbon erakutsiko dute.
Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 4. edizioa abian da.
Bilbao Mendi Film Festival eta Donostiako Zinemaldia eskutik aurten ere Savage Cinema saileko bosgarren edizioan.
Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain filma pantailaratuko dugu. Mendizaletasunaz ari den lan bikaina, Willem Dafoe aktorearen narrazioak eta Australiako Ganbera Orkestraren soinu bandak are ederrago egiten dutena.
Bilbo, 2017ko abuztuak 14. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak badu udako bertsioa, eta toki paregabean egingo da: Mundakan.
Mendiko Zinemaldien Elkargoa (IAMF-The International Alliance for Mountain Film) 2000. urtean sortu zen mendiko zinemagintza sustatu, zaindu eta zabaltzeko xedez.
Saminak jota Nanga Parbatetik heldu den berri latzarekin. Alberto Zerain eta Mariano Galván-en senitarteko eta gertukoei besarkadarik beroena Mendi Film Festival osatzen dugun guztion partetik.
Mendi Tour eskaintza, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko ale onenak biltzen dituen mostra, sekulako datuak eskaintzen ari da 2017an. Urte erdian 8.500 ikusletik gora bildu dira aretoetan, 50 Mendi Tour desberdinetan.
Christoph Jorda argazkilari alemaniarraren ‘The Lighthouse’ da abenduaren 8tik 17ra egingo den Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko irudia.
Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.
Page 19 of 25