Hautatu hizkuntza
Mendi Zale gaztetxoenentzako eta familientzako saioa, non zinema, antzerkia, musika eta magia fantasia betean uztartuko diren. Ikuskizun paregabea, den-denok erakarriko gaituena.
Istorio bat, Les Bobè Bobé konpainiako kideek antzeztua. Josune Velez de Mendizabal eta Ane Gebara aktoreek Mendi Magikoan kokatzen den istorioarekin harilkatuko dituzte hiru film labur:
AXIE AND THE WUNDER DACHSIES | Herbehereak | Lisette Wansink | 6 min
QUÉ IL PASSA AL CEL? Espainia | Irene Iborra | 10 min
TÊTE EN L’AIR Belgika – Frantzia | Rémi Durin | 11 min
Eriz Magoa ere Mendi Magikoan bizi da. Magia eta sormena, eta betirako gordeko dituzuen une ahaztezinak oparituko dizkizue.
Mendia eta Naturarekiko maitasuna, txikitik handira.
2024, Herbehereak, 6min
Zuzendaria: Lisette Wansink
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Bazen behin izotz-eskalatzaile bat mendira irten eta etxera itzuli ez zena. Axie ausarta bere zaldun armatuaren bila aterako da haien bi zakur saltxitxek lagunduta, Wunder Dachsies-ak. Stop-motion film laburra, Marianne van der Steen eta Dennis van Hoek izotz-eskaladako txapeldun holandarrengan inspiratua.
2023, Espainia, 10min
Zuzendaria: Irene Iborra
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Eguzkia pozarren irten da zerumugatik, eta paisaia zoragarri batek egin dio harrera. Gizakiak ere esnatu dira eta ohikoa egingo dute: zuhaitzak moztu, norabiderik gabe eraiki eta lotsarik gabe kutsatu. Haien pentsaerak eta jokamoldeak ingurumena arriskuan jartzen dute, planetarekiko errespetu falta handia dute. Ulertzen ez dutena da, egiten dutena egiten dutela, lehenago edo beranduago, haiengan ere eragina izango duela. Kosmosak, ordea, ez du hainbeste pazientzia izango…
2023, Belgika, Frantzia, 11min
Zuzendaria: Rémi Durin
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Burua beti hodeietan duen katagorri txiki bat da Alphonse. Asko gustatzen zaio haiei begiratzea, eta batzuetan argazkiak egitea ere bai. Bere pasioa ez du inork ulertzen, ez gurasoek ez bere lagunek. Baina hodeiak behatzea ez da batere lan erraza. Alphonsek adorea ere erakutsi behar du, esploratzaile handien pare...