Hautatu hizkuntza
Jon Redondo, Eduardo Martínez, Oihane Agirregoitia, Lorea Bilbao, Jabier Baraiazarra, Gorka Muñoz
Bilbo, 2017ko azaroak 27. Abenduaren 8an hasi eta 17an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
Alex Areizagaren (Gabiria, Gipuzkoa) Fandango laburmetraiak irabazi du egile amateurrentzako Mendi Short lehiaketaren 4. edizioa.
Abenduaren 16an, larunbata, Sala BBK-ko 12:00etako saioan proiektatuko da Sail Ofizialeko filmeekin batera (Sarrerak hemen)
2017ko Mendi Tourrak eman du berea. Asko eman ere!
10.000 ikuslek baino gehiagok babestu duzue Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen dituen zine eskaintza hau. Mendiko zinemagintza bogan dago, indarrean da, eta urte osoko eskaintza honek izan duen emaitza da horren eredu.
Fularrari buruzkoa da erakusketa. Hirurogeita hamar pieza hautatu baino gehiago biltzen ditu, Aldo Audisio, Laura Gallo eta Cristina Natta-Soleri komisarioek aukeratuta. Turingo Museomontagna-ren bildumatik datoz guztiak; ia 200 alez osaturik dago aipatutako bilduma hori.
Eskalada jolasa bezala uler daitekeen moduan uler daiteke kirol olinpiko moduan. Nola behar luke izan? Nola da? Mendi Film Festivalean profesionalik pisuzkoenak eta etorkizuneko eskalatzaileak bilduko ditugu gaia jorratzeko.
Sarrerak HEMEN
Mountain filmak zabalduko du 10. edizioko Sail Ofiziala Euskalduna Jauregian abenduaren 8ko Hasierako Galan (19:30).
Mountain filmak zabalduko du Sail Ofiziala, abenduaren 8an, ostirala, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo den Gala-festa berezian (19:30).
Bilbo, 2017ko azaroak 10. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa hasteko hilabete falta den honetan, egitaraua ezagutarazi du antolakuntzak. Abenduaren 8an, ostirala, Euskalduna Jauregian abiatu eta hamar egunez, abenduaren 17ra arte, mendiko zinemagintzaz eta haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta izango da Bilbon.
Sarrera salmentari buruz jakin beharreko guztia:
Euskalduna Jauregian izango den Hasiera Ekitaldiko sarrerak astelehenetik, hilak 13, aurrera salgai.
Sarrera Pack salmentaren azken eguna azaroak 19,igandea, eta banakako saioetako sarrerak azaroaren 23tik aurrera eskuragai.
Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Film Festivalak CVCEPHOTO lehiaketako argazki onenen erakusketa ekarri dute beste behin Bilboko Metrora.
Jesus Mari Lazkano artista margolaria, Paul Urkijo zinegilea, Deb Smythe eta Nancy Rosenthal zinemaldi zuzendariak, eta Jack Tackle alpinista izango dira Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko Saio Ofizialeko Epaimahaia osatuko dutenak.
Urteurrenen 2017an hasi dute lankidetza ofiziala Bilbao Mendi Film Festivalak eta SUA Edizioak argitaletxeak eta haren El Mundo de los Pirineos aldizkariak. Argitaletxea sortu zutela 30 urte bete dira, aldizkariaren lehen alea duela 20 urte argitaratu zuten, eta duela 10 urte egin zen lehen Mendi Film Festivala Gasteizen.
Bilbo, 2017ko urriak 17. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Sopelan eta Urnietan emango dio segida datorren ostiralean, hilak 20.
Lehen eskaintza amaitu berri da, eta arrakastatsua izan da guztiz. Fase horretarako aurre ikusitako FULL 10. urteurrena eta Non Stop packak agortu egin dira. Atzo bigarren eskaintza jarri zen indarrean, azaroaren 19ra arte, eta lau pack-etan beherapena %40koa da bertan, beti ere sarrera horiek guztiak banaka erosita Mendi Film Festival saio egunetan izango dituzten prezioak aintzat hartuta. Epemuga lehenago itxiko da pack kopuruak agortzen badira.
Page 18 of 25