Garaikur honek mendizaletasunaren giza-balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu. Hauek dira giza-balioetako batzuk: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana; fideltasuna eta baikortasuna aldaketak lortzeko motor gisa; mendi, eskalada eta muturreko kirolekin lotutako ekintzak familiarekin uztartzen jakitea… Azken finean, mendiarekiko bizi-pasioa saritzen du.
2024: Euskal Mendizale Federazioa eta Nafarroako Eskalada eta Mendiko Kirolen Federazioa
2023: Edurne Pasaban Lizarribar
2022: Eduardo Martínez de Pisón
2021: Sebastián Álvaro
2020: Baltistan Fundazioa
2019: Nives Meroi - Romano Benet
2018: Juanjo San Sebastián
2017: Peter Habeler
2016: Sir Chris Bonington
2015: Josep Manuel Anglada
2014: Drawn
Zer da WOP?
WOP (The Walk On Project) arruntak ez diren gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketaren gainean dibulgazioa, sentsibilizazioa eta laguntza eskaintzen dituen fundazioa da. Aurrera eramaten ditu hainbat ekintza artistiko, sozial eta kultural dirua bildu eta leukodistrofien aurkako elkarteei mota horretako gaixotasunen ikerketan laguntzeko. Aldi berean, kaltetuen eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko balio duten konponbide berrien ikerkuntza eta garapena suspertzen dute.