Mendi Short 2017

 

Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 4. edizioa abian da.

MENDI SHORT 2017: ARAUAK ETA IZEN EMATEA

Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrentzat da. Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… Aurkeztutako lanek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez, eta 2017an sortuak behar dute izan.

Azaroaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Mendi Short 2017ko Film Labur Onenari Saria jasoko du irabazleak, eta haren lana Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko (abenduak 8-17) bigarren asteburuan proiektatuko da Sala BBK-n.

Mendi Short Palmaresa
1. edizioa (2014): ALPS TRAVELOGUE Bruno López eta Raúl Moreno
2. edizioa (2015): PIZTU Iñaki Urresti eta Mikel Urresti
3. edizioa (2016): ERANTZUN ZUZENA Patxi Razkin