Mendi Tour eskaintza, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko ale onenak biltzen dituen mostra, sekulako datuak eskaintzen ari da 2017an. Urte erdian 8.500 ikusletik gora bildu dira aretoetan, 50 Mendi Tour desberdinetan.
Bistakoa da geroz eta hiri, herri eta jende gehiagorengana iristen ari dela mendiko zinemagintza Mendi Tour eskaintzari esker. Gasteiz, Iruñea eta Donostian, eta Euskal Herriko hainbat herritan egindako saioez batera, asko ari da zabaltzen eragin hori: Val d’Aran eta Luz Saint Sauveur Pirinioetako bailaretan, Kantabrian, Valentzian, eta Mexikoko hiri garrantzitsuenetan ere, gozatu du publikoak Mendi Tourraz.
Urte bukaera bitartean, eta abenduko Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa jopuntuan dela, badira beste hainbat Mendi Tour. Abuztuaren 19rako Mundakan saio berezia prestatu da, izar-azpian egingo den lehen Mendi Tourra izango baita. Eta urriaren 16tik 19ra, Madrilen lau eguneko Mendi Tourra osatuko da, Espainiako hiriburuan laugarrenez jarraian egingo delarik Mendi Tourra.
Mendia, Natura eta Abentura zinemagintzak urte osoan aseko ditu gaitegi horren jarraitzaileak eta orohar zinemazaleak, Bilbao Mendi Film Festivalak antolatutako Mendi Tour zirkuituarekin.