IAMF-International Alliance for Mountain Film mendiko zinemaren sustapenera eta kontserbaziora bideratutako nazioarteko elkartea da. 1999an Trenton egindako bilera baten ondotik, 2000ko otsailaren 4an eta 5ean Turingo Museo Nazionale della Montagnako Sala degli Stemmi-n egindako topaketan eratu zen. Hauek izan ziren kide sortzaileak: Autrans, Banff, Breuil-Cervinia, Graz, Les Diablerets, Lugano, Torelló, Trento eta Turingo Museomontagna.

Bederatziek asmo-adierazpen bat sinatu zuten Turingo bilkuran, eta Autrans-en ofizializatu zen hura 2001eko abenduaren 7an, notarioaren aurrean erregistratuz. Ondoren, 2006ko uztailaren 24an eratu zen elkarte libre gisa, eta hori ere notarioaren aurrean erregistratu zen.

Gaur egun, IAMFk 29 kide ditu: 27 mendi-zinemaldi, mendi-museo bat eta zinemateka bat, Europako, Asiako, Ipar eta Hego Amerikako eta Ozeaniako 23 herrialde ordezkatzen dituztenak.

Asmo-adierazpena sortu zeneko espiritua eta arrazoiak bermatze aldera, garai hartan euren sinadura eman zuten erakundeetako zuzendariak Ohorezko Kide bihurtzen dira euren agintaldiak amaitzen dituztenean, eta aholkularitza eta lankidetza-eginkizunak izaten dituzte. Gaur egun, Aldo Audisio, Antonio Cembran, Mireille Chiocca, Bernadette McDonald, Valeriana Rosso eta Pierre Simoni dira Ohorezko Kideak.

IAMF erreferentzia-puntu nagusia bihurtu da mendiko zinema ekoitzi, egin, sustatu eta kontserbatzen dutenentzat. Sektorean pisu handia duten operadoreak daude bere kideen artean.

Mendi Film 2011tik da IAMFko kide, eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria da elkargoko Presidentea 2018tik.