Hautatu hizkuntza
Bilbao Mendi Film Festivalaren azken edizioko pelikula onenak Gipuzkoan dabiltza batera eta bestera. Hurrengo lekukoa Eskoriatzak hartuko du, ekainaren 14an eta 16an.
Eskoriatzako Mendi Tourraren lehen edizioa da, eta antolaketan Eskoriatza Kirol Elkarteak, Eskoriatzako Udalak, Baltistan Fundazioak eta Zineuskadik parte hartu dute.
Proiekzioez batera Ibarraundi Museoan “Emakumeak Hushé Bailaran” erakusketa jarriko da ikusgai hilaren 13tik 16ra.
Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Azpeitian eskainiko dira maiatzaren 24an eta 26an
Mendi Tour Azpeitiaren bigarren edizioa da, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere
Apirilaren 7an eta 8an, osteguna eta ostirala, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Hondarribian, Itsas Etxea auditorium-ean
Lehenengo aldia da Mendi Tourra Hondarribian, eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da
Mendiko zinemaren nazioarteko jaialdiak bederatzigarren edizioa izango du aurten, Bilbon, abenduaren 9tik 18ra, eta lanak jasotzeko epea zabalik egongo da irailaren 30era arte
· Mendi Tour Vital-eko publiko kopurua %60 hazi da 2015arekin alderatuta
· Proiekzioetako batzuetan gonbidatu bereziek egin dituzte aurkezpenak, “Prohibido Escalar” laneko zuzendari gasteiztarra Daniel del Castillo, eta Josu Iztueta “Biziminez” laneko protagonista kasu
· Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Juan Vallejo, Martin Fiz… maila handiko kirolari ezagunak bertaratu dira
Ekoizpen eta zuzendaritza euskalduna duten lau pelikula eskainiko dira Mexikoko 24 hiritan martxoaren 1ean eta 3an
Bilbao Mendi Film Festivalean parte hartutako mendi eta abentura zinemagintzako ale onenak eskainiko dira Antzuolan otsailaren 19an.
Hiru pelikula proiektatuko dira Torresoroa aretoan, arratsaldeko 19:30etan
Page 23 of 25