Hautatu hizkuntza
Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lanik onenak eskainiko dira datorren astean Camargoko La Vidrieran (17-18) eta Kultur Leioa auditorioan (18-19).
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak sendo ekin dio udaberriko martxari: Cangas de Oniseko lehen edizioan, martxo bukaeran, 300 ikuslek gozatu zuten mendi zinemagintzaz, eta joan den asteburuan, Hondarribian, 600 ikuslek Itsas Etxea auditorioa bete dute bi egunez. Urtarrilean bide egiten hasi zenetik jada 5.500 ikusletik gora bildu ditu Mendi Film Festivalen eskaintza ibiltariak.
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea.
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
Bilbo, 2018ko apirila. Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
Zabaldu da Mendi Film Festivaleko izen emate epea. Denboraz eta artez mamitutako zuen lan horiei bide emateko garaia da beraz. Zinema eta mendia maite dituen audientzia duzu zain, Euskal Herrian errotutako nazioarteko jaialdian. Partekatu ezazu zure lana, aurkeztu lehiaketara.
Bilbao Mendi Film Festival:
Finalistei eskainiko zaie:
Bilbao Mendi Film Festivalen informazio gehiago gure web-ean eta MendiTV
Izen emateko ez da ordainik egin behar
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioan lanak aurkezteko epea martxoaren 31ean amaituko da.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan martxoaren 12-13-14an, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.
Bilbo, 2018ko otsailak 28. Mendi Tour hilabetea izango da martxoa, orotara 10 geltokirekin. Mendi Film Festivaleko ale onenak, mendiko zinemagintzako alerik gaur gaurkoenak ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d'Aran eta Asturiasko hainbat herritan. Eskutik hazi eta hazi ari dira Mendifilm jaialdia eta haren urte osoko zirkuitu ibiltaria, Mendi Tourra.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailak 13. Mendi Tour Vitalaren seigarren edizioa aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 19, 21, 22 eta 23an egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).
Mendi Tourrak Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain film entzutetsua pantaila handietan ikusteko aukera emango du aurten. Mendietako ikuskizun gorena inork gutxik bezala erakusten du film honek.
Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diren filmen zerrendak gorputz hartu du. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria irabazi zituen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey, "Urteko mendiko Filma" buruan dela:
AZKEN EGUNAK - Urtarrilaren 28ra arte
Mendia, lirain Zapietan-La Elegante Montaña-Foullard delle Montagne erakusketaren azken egunetan sartuta gaude. Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco-n, Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko ekitaldi lez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, azaroaz geroztik hainbat jendek gozatu du hartaz, eta urtarrilaren 28an amaituko da.
Bilbo, 2018ko urtarrilak 9. Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan abiatuko da bi emanaldirekin, hilaren 12an eta 26an. Zangozako kultura eta kirol agendan jada leku finkoa hartu du hitzordu honek. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan Karmengo Entzutegian eskainiko dira (20.00) aipatu proiekzioak.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioa abiarazi du, lanak aurkezteko epea zabalduz.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Page 16 of 25