Mendiko Zinemaldien Elkargoa (IAMF-The International Alliance for Mountain Film) 2000. urtean sortu zen mendiko zinemagintza sustatu, zaindu eta zabaltzeko xedez.
Italiako Museo Nazionale della Montagnarekin batera, nazioarteko mendi zinemaldirik onenak biltzen ditu IAMF-k, eta oinarriko kanpalekua Turinen du, museoa dagoen lekuan.
Webgunea berritu egin dugu, irudi gaurkotua eskainiz eta zuzendari, ekoizle eta mendiko zinemagintza zaleei zerbitzu osoa eskaini nahian: orain erraz jakingo duzue zinemaldiak noiz egingo diren, zein epemuga dituzten, zer albiste sortzen dituzten, eta argazkiak eta bideoak ikusteaz gain euren palmaresak zein diren.
IAMF 23 zinemaldik osatzen dute, 5 Kontinentetako 17 herrialde ordezkatuz: Europa, Ipar eta Hego Amerika, Asia eta Ozeaniako zinemaldien informazioa eskaintzen du www.mountainfilalliance.org webgune berrituak.
Zinemaldi guztiak zerrendatuta daude, albisteen atal bat dago, IAMF urteroko Sari Nagusien zerrenda, Elkargoaren historia, harremanetarako kontaktuak, eta palmaresak.
Zinemaldi bakoitzak bere atala du. Ikus Bilbao Mendi Film Festival: aurkezpen orokorra, helbideak eta kontaktuak, datorren ekitaldiko datak, webgunerako eta sare sozialetarako estekak, izen emateko epeak eta aurrerabideak, argazki eta bideo galeria,...
Webguneko bisitariak albiste eta epemuga guztien berri jakinez eguneratuta egongo dira. Areago, newsletter-ean harpidetuz gero e-mailez jaso ahal izango dituzte albiste sortak.
"Festival Awards" atalean, IAMF-ko kide diren zinemaldietako palmares guztiak ikusi ahal izango dira.
Erreferente izateko xedez berritu dugu IAMF-ko webgunea, mendiko zinemagintzaren industria sustatzeko bide berriak zabaltzeko gogoz. Hartan aritu gara 17 urtez bertako kide garen 23 zinemaldiak elkarlanean.