Hautatu hizkuntza
Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko sarrerak azaroaren 19tik aurrera jarriko dira salgai eta www.mendifilmfestival.com bidez eskuratu daitezke. Kutxabankeko multizerbitzu kutxazainetan, eta Sala BBK, Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan ere erosi daitezke. Aurretiaz erosteagatik deskontua dute banan-banako sarrerek.
Abenduaren 7an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak, berriz, noiznahi erosi daitezke. Jaialdiko Sail Ofiziala zabalduko duen THE DAWN WALL filma proiektatuko da egun horretan.
Bilbao Mendi Film Festival abenduaren 7tik 16ra egingo da aurten, 11. edizioa. Programazioa eta bertan ikusi ahal izango diren 57 filmen sinopsiak eta trailerrak www.mendifilmfestival.com gunean daude.
Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a azaroaren 12a baino lehen erostazu, eta %40 eta %33 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.
Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 5. edizioa abian da.
Bilbo, 2018ko urriak 1. Mendifilmeko ale onenen eskaintzak batera eta bestera hedatzen jarraitzen du. Mendi Tourrak urrian 6 geltoki izango ditu: Amorebieta-Etxanon etzi, asteazkena hilak 3, eta Endoian ostiralean, hilak 5, eskainiko dira lehen saioak; Madrilen bosgarren edizioa beteko du Mendi Tourrak; eta Gaztela eta Leongo aurtengo eskaintza bateratuan, Burgos, Leon eta Salamankak hartuko dute Valladoliden lekukoa.
Bilbao Mendi Film Festival 2018ko sarrera pack-a urriaren 15a baino lehen erostazu, eta %43 eta %50 bitarteko deskontuez baliatuko zara, sarrera horiek leihatilan izango duten prezioarekin alderatuz sekulako beherapena.
Bilbao Mendi Film Festivalek bere jarraitzaileen fideltasuna saritzen jarraituko du %43 eta %50 arteko deskontuak eskainiko dituen sarrera pack eskaintzarekin, behin salmentako lehen fasean, ekainean, salgai jarri ziren sarrera pack guztiak agortu ostean.
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada, Sir Chris Bonington eta Peter Habeler izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera.
Hauek dira Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:
Aldo Audisio, Emi Ueyama, Jim Herrington, Suzan Beraza eta Juanjo San Sebastian.
Bilbo. Uda garaian, eskura dituzu Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Hasiera Ekitaldiko sarrerak (abenduak 7). Euskalduna Jauregiko Auditoriumean 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da, 'urteko mendi film handietako bat', seguru.
Sarrerek 13€ balio dute orain erosiz gero, eta leihatilan jartzen direnean 15€ balioko dute. Iaz agortu egin ziren, egunean bertan sarrera erosi nahi izan zuenak ez zuen aukerarik izan. 2017an jaialdiko 10 egunetako askotan agortu egin ziren saioetako sarrerak, Hasiera Ekitaldian bezala, baita Sala BBKn egin ziren saioetan ere. Iaz 10.400 ikusle bildu ziren Bilbon, Mendifilmen.
Mendia, abentura eta muturreko kirolen zinemagintzaren ikusleak pozarren egoteko moduan daude, Mendi Tourra geroz eta hedatuago baitago, Euskal Herritik haratago Espainian nonahi ageri baita jada. Uda bitartean 30 hiri eta herritan 60 saiotik gora eskaini dira, eta irailetik aurrera beste hogei bat emanaldi egingo dira.
Piotr Atanasow uztailaren 24an zendu zen. Bulgariako mendi eta zinema munduarekin loturiko denentzat aitaponteko bat izan zen, ardatz bat. Gertukoa eta gizalege dotoreko pertsona zen.
Bilbo. Abiarazi da Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioaren (abenduak 7-16) sarrera salmenta. Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldirako sarrerak, eta jaialdi osorako Pack sarrera multzoak ekainaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Hasiera Ekitaldia abenduaren 7an egingo da, eta bertan 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da.
Sarrera Pack-ak, berriz, lau dira, iaz bezala, eta saio egunetan leihatilan erostea baino %50 merkeago da orain eskuratzea:
CVCEPHOTO 4. edizioko sariak jakitera eman dira Donostiako Antzoki Zaharrean egindako ekitaldi dotorean, eta tartean dago Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana, Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria jaso duena, beraz Mendifilmeko 11. edizioko (2018ko abenduak 7-16) kartelaren irudia bilakatu dena.
Zorionak!
Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.
Page 15 of 25