Bilbo, 2017ko urriak 17. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Sopelan eta Urnietan emango dio segida datorren ostiralean, hilak 20.

Mexico, Madril, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basaurin izango ditu hurrengo geldialdiak, urrian eta azaroan. Eta segidan iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.

Sopelan nahiz Urnietan iazko Bilbao Mendi Film Festivalean sarituak izan ziren edota Mendi Tour zirkuituan gustokoen gertatzen ari diren filmak eskainiko dira:

E.B.C. 5.300m (Sopelan)

Film Labur Onena BMFF 2016
2015, Suitza, 15 min
Zuzendaria: Léonard Kohli
*Etiketa: Everest, Himalaya, alpinismoa
Everesteko oinarriko kanpalekua urtero bi hilabetean muntatu eta desmuntatzen da. Gidariak, sukaldariak, gonbidatuak… batuz, 1000 bat lagun bildu daitezke bertan. Oinarriko kanpalekuko bizitza erakusten du film honek, eta turismo mota hori kontrolatzeko premiaz hausnarketa eragin nahi du.

 

ANNAPURNA III UNCLIMBED
2016, Austria, 12 min
Zuzendaria: Jochen Schmoll
JB: en/ger AZP: es/eu
*Etiketa: alpinismoa, Himalaya, Annapurna
David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean: Annapurna III-an hegoekialdeko pilarea.

BOYS IN THE BUGS
2016, AEB, 18 min
Zuzendariak: Zachary Barr, Peter Motimer eta Nick Rosen
JB: en AZP: es/eu
*Etiketa: haitz eskalada, British Columbiako Buggaboo
Matt Segal eta Will Stanhope hamarkada batez ari dira munduko arrakala zailenak eskalatzen. Orain Bugaboo mendietara joko dute mailaz kanpoko arrakala bat eskalatzeko; estua oso, hatz puntak baino ez dira sartzen haietan. Haien bizitzak aldatuko dituen urteetako bilaketa epikoaren abiapuntua da.

 

FREEDOM UNDERLOAD
Sari Nagusia BMFF 2016
2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
JB: slk AZP: es/en
*Etiketa: Mendiko Kultura, Tatra mendiak

Bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.

Sopelako Kurtzio Kultur Etxeko saioa 19:30etan hasiko da, sarrera doan. Sopelako Udalak babestu du Mendi Tourra.

Urnietako Sarobe Arte Eszeniko Gunean saioa 19:00etan hasiko da, eta han ere sarrera libre izango da aretoa bete arteko mugarekin. Urnietako Udala da ekitaldiaren babeslea, eta Zanpatuz mendi elkarteak lagundu du.

Filma guztiak jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta. Zineuskadi da horretan Mendi Tourraren garapena laguntzen duena, euskal herrietan bidelagun izanez.

Hemen egutegia:

Sopela: Urriak 20
Urnieta: Urriak 20
Madril: Urriak 23, 24, 25 eta 26
*Mexico: Urriak 24 (CDMX, Puebla eta Oaxaca)
Markina: Urriak 27
Elgoibar: Azaroak 9
Zumarraga: Azaroak 17
Potes: Azaroak 17 eta 18
Basauri: Azaroak 21


Elkartasuna Mexikorekin
Mexikoko 30 hiritan irailaren 19an eta 21ean egitekoa zen Mendi Tourra bertan behera utzi zen egun haietan gertatutako lurrikarak eragindako ezbehar larriengatik. Freeman Outdoors babesleak elkartasun lanetan jardun ostean urriaren 24rako iragarri ditu Ciudad Mexico hiriburuan, Pueblan eta Oaxacan saioak.