Rekalde Aretoan, azaroaren 28tik urtarrilaren 7ra

Bilboko Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30) ikusgai dago Dronegrafiak erakusketa, Santi Yaniz argazkilariak garatutako proiektua. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lau erakusketetako bat da.

Santi Yaniz profesionalak dron batekin eginiko argazkiak daude ikusgai erakusketan. Argazkia? Besterik gabe, Dronegrafia.

Kamera hegalariak basoan barneratu eta hurbiletik begira dezake, baina beti ere ikuspegi bertikaletik. Kamerografoak duen trebezia izango da gailuaren muga; izan ere, argazkilari ez ezik pilotu ere izan behar du. Drona tresna baliotsua da orain arte ezinezkoak ziren lurralde bisualak esploratzeko. Paisajeaz harago, esplorazioan seinaleak, geometriak eta iradokizun emozionalak bilatzen dira, angelu bisual berri batetik. Dronegrafiak esperimentu bat da, ikuspuntu berrien bilaketa. Eta eztabaidarako proposamena ere bada: Nork egiten egiten ditu dronegrafiak? Dronak? Pilotuak? Argazkilariak?

 

Egileaz

Naturako argazkilari entzutetsuenetako bat da Santi Yaniz. Kazetaritzan lizentziatua bada ere, argazkilari gisa burututako lanak kazetari gisa egindakoekin uztartu ditu. Freelance profesionala eta autodidakta, hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari, prentsa orokorreko lanak (Deia egunkariko On aldizkaria, esaterako), mendiko aldizkari espezializatuetako erreportajeak... EiTBren Euskal Herria lau haizeetara saioan parte hartu zuen; eta Euskal Herriko eta Pirinioetako ibilbide ugari jasotzen dituzten hainbat mendi-liburu eta gida idatzi ditu.

 

BMFF 10.edizioko beste erakusketak

  • Euskal Museoan, Mendia, lirain zapietan fularren erakusketa (azaroak 20tik urtarrilaren 28ra)
  • CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak Bilboko Metroko Zazpi Kaleak eta Abando geltokietan eta Sala BBK-n egongo dira ikusgai abenduan
  • Montañas de Risa: Zabalguneko Mendi BC-n SUA Edizoak argitaletxearen komiki erakusketa (jaialdi egunetan)