Hautatu hizkuntza
Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, 2019ko irailaren 15era arte.
2019ko IAMF Sari Nagusia Keith Partridge-ri eman zaio Trentoko zinemaldian. IAMF-Nazioarteko mendi zinemaldien elkargoko Presidentea den einean, Jabier Baraiazarra Mendi Film Festivaleko Zuzendaria arduratu da garaikurra emateaz.
Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko zinemagintza moda-modan dago. Publikoak garbi dauka: inspirazioa bilatu nahi du, emozioak, eta besterengan islatuta aske eta bizi sentitu. Pelikula onak nahi ditu jendeak, eta Mendi Film jaialdiaren Mendi Tour zirkuituan aurkitzen du hori: 2019an, jada, 8.400 ikuslek jo dute Mendi Tourrak Euskal Herria eta Espainia osoan izan dituen 24 zine saioren batetara.
Hemen da Vital Fundazioak babestutako Mendi Tourraren hurrengo saioa: Agurainen, etzi, hilak 25 osteguna, 19:30ean hasita Harresi Aretoan. Aurten Gasteizen eta Amurrion egindako Mendi Tourren arrakastak hauspotuta dator gainera hitzordu berri hau: guztira 1500 ikuslek gozatu zuten saio haietaz, Gasteizko Vital Fundazioaren Aulan eta Amurrio Antzokian, martxoan.
Iaz ere mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko pelikulen Mendi Tour saioak zinezale asko erakarri zituen Agurainen, eta seguru aurten ere aukera bikain eta bakar hau aprobetxatuko dutela Harresi Aretora biltzen direnek.
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren laugarren edizioa egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 6 eta 7an, larunbata eta igandea.
Iruñea-Pamplona, 2019ko martxoak 29. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztu dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egin da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatu dira. Aurreko bi edizioetako ildoari segida emanez, milatik gora lagun, 1155 ikusle, bildu dira saioetara. Orobat, pelikula eskaintzarekin gozatua hartu dute bertaratu direnek.
Iruña-Pamplona, 2019ko martxoa. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Aurreko bi edizioetan 2000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionara, eta horrek hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoak 25. Gaur aurkeztu da Mendi Tour Vital 7. edizioa Gasteizen, Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak biltzen dituen mostra, mendia, muturreko kirolak, aventura eta natura gaiak jorratzen dituena. Vital Fundazioaren Aulan (La Paz 5, 1. solairua) eskainiko dira proiekzioak, martxoaren 4, 6, 7 eta 8an, eguneko bi saio eginez (18:00etan eta 20:00etan).
Jabier Baraiazarra eta Eduardo Martinez saria jasotzeko unean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuarekin
Bilbao Mendi Film Festivalek Kirol Ekitaldi Antolakuntza saria jaso du DEIA egunkariaren 2018ko Kirol Galan.
Bizkaiko prentsaren izenean egiten direnetan zaharrena da sariketa hau, eta beste urtebetez sekulako maila izan du, mugaz gaindi zabaltzeaz batera. Mendi saritu dute 11 urtetan -haietako 7 Bilbon-, mendiko zinemagintzarik gaur-gaurkoena eta onena zabaltzeko egindako lanagatik, Bilbo munduko harretagune bilakatuz abenduro.
Kurt Diemberger-ek Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoaren (International Alliance for Mountain Film-IAMF) Sari Nagusia jaso du Jabier Baraiazarraren eskutik, Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria eta IAMF-ko presidentea.
IAMF-ak mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen die Sari Nagusia eta aurtengoa Kurt Diembergerri eman diote, haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan.
Mendi Tour otsailean Azkoitian, Leioan eta Sondikan izango da, mendi zinemagintzako pelikularik gaur gaurkoenak eta onenak ikusteko aukera paregabea eskainiz. Bilboko Mendi Film Festivalen ale berezienez urte osoan gozatu ahal izateko mostra ibiltaria da Mendi Tourra, filmak ikusleengana gerturatzen dituena.
The Dawn Wall da kartel burua, mendi zinemagintzaren historiako pelikula onenetako bat: Tommy Caldwell horma handietako munduko eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoak dira haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.
Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan izango da datozen bi ostiraletan, urtarrilak 25 eta otsailak 1, Karmengo Entzutegian, 20:00etan hasita (sarrera 3€).
Mendiko zinemagintza da, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituzten filmak, eta Zangozako programazioa ikusgarria da benetan. Ostiral honetan bertan, hilak 25, The Dawn Wall aurkeztuko da, sekulako filma. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 5. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko martxoaren 31era arte.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Informazioa eta oinarriak: 5. CVCEPHOTO
Page 13 of 25