Presentacion exposicion metroTxema Garay, Rafa Elorza, Jabier Baraiazarra eta Susana Palomino

Bilbao Mendi Film Festivalaren hamargarren urteurrena beteko da aurten, eta jada Metro Bilbaok ohikoa bihurtu den erakusketa hartuko du bere geltokietan: CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituekin osatutako erakusketa. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du CVCEPHOTO.

Nazioarteko argazkilaririk onenak, profesionalak nahiz zaletu hutsak, bildu ditu, beste behin, CVCEPHOTO lehiaketak bere hirugarren edizioan, denak diziplina honetan artistak: 800 argazki aurkeztu dituzte 56 herrialdetako 300 egilek.

Abenduan Abando (Berastegi sarbidea) eta Zazpi Kaleak/Casco Viejo geltokietan egongo dira ikusgai aurtengo 20 lan sarituak. Haien artean daude lehen sariaren irabazlea, David Wrangborg suediarraren Dream Green; bigarren saria, Krystle Wright australiarraren The Totem; hirugarren saria, Rainer Eder austriarraren Magic Ice; eta Bilbao Mendi Film Festival saria irabaziz, jaialdiko kartel ofizialeko irudia bihurtu den The Lighthouse, Christoph Jorda argazkilari alemaniarrarena.

Baita oso euskarri berezian erakusten den Steph Daves, The Joker 5.12+ argazkia ere, Krystle Wright-ena: Abando geltokiko Berastegi sarbideko eskaileretan  islatuta dago eskalatzaile estatubatuarra bete-beteko esfortzuan ageri deneko argazkia.

CVCEPHOTO lehiaketaren helburua argazkilaritzaren bidez mendiko jarduerak sustatzea da, eta, bide batez, parte hartzen duten argazkilarien topagune eta dibulgaziorako plataforma izatea. Aurkeztutako obren sormena eta kalitate estetikoaz gain, haietan islatutako jardueraren balioa ere baloratzen eta saritzen du lehiaketak.
 
Abenduaren 10ean CVCEPHOTO workshopa
Bilbao Mendi Film Festivaleko egitarauan, baita ere, mendiko jardueren argazkilaritzari buruzko Workshop bat eskainiko da abenduaren 10ean, igandea, 11:00etan hasita, Zabalgune Eraikineko Mendi Base Campean egongo den Aterpe Aretoan.
20 lagunentzako saioa izango da, eta izen emateak CVCEren bidez egin daitezke: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. (943 27 18 66, Prim kalea 35, 20006 Donostia).
Ekimen horretan bertan Metroko erakusketaren bisita gidatua egingo da, argazki bakoitzaren nondik norakoen berri jakiteko. Gainera, Christoph Jorda, Rainer Eder eta Jose Allende argazkilari sarituak ere bertan izango dira azalpenak emateko.

Argazkian:

  • Rafa Elorza, CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako Zuzendaria
  • Txema Garay, Club Vasco de Camping Elkarteko Presidentea
  • Jabier Baraiazarra, Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria
  • Susana Palomino, Metro Bilbao-ko Marketineko eta Komunikazioko Nagusia