Mendi Short 2018ko epaimahaiak ebatzi du egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren 5. edizioa Iñaki Atxaren ‘Hartz eta Otsoekin lotan’ lanak irabazi duela.
Joseba Urkiola, ETB-ko Kirol alor burua, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kirol gaietan aditua den ETB-ko kazetaria, eta Naia Diez kazetaria eta Mendi Short koordinatzailea izan dira epaimahaikideak.
Irudien kalitatea, edizioa, gidoia eta naturarekiko duen gertutasuna nabarmendu dituzte lan honetan.
Laburmetraia saritua Sala BBK-n proiektatuko da abenduaren 15ean, larunbata, 11:30eko saioan.