Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ARAUDIA MENDI SHORT 2019

BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA FESTIVALEKO FILM LABUR AMATEURREN SEIGARREN LEHIAKETA


BALDINTZA OROKORRAK

  1. Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrei zuzentzen zaie.
  2. Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…
  3. Aurkeztutako laburmetraiek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez.
  4. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanek baino ezin izango dute parte hartu.
  5. Parte-hartzaile bakoitzak film bakarra aurkeztu ahal izango du, eta dagokion izen-emate orria www.mendifilmfestival.com webean bete beharko du.
  6. Lanak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean bukatuko da.
  7. Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabego intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatuko du. Aldi berean, Mendi Film Festival Elkarteak lan hori BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIAren online kateetan, hurrengo Mendi Tourretan eta hedapen materialetan erakusteko inolako eragozpenik ez duela bermatuko du egileak (ez legezko, ez kontratuzko eta ez bestelako eragozpenik).
  8. Lehiaketaren hautaketarako jasotzen diren lanen kopiak Mendi Film Festival Elkartearen artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta Mendi Zinemaldiaren promoziorako soilik erabili ahal izango dira. Beste edozein erabilera publikotarako BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA harremanetan jarriko da egilearekin edo eskubideen jabearekin.
  9. Era berean, egileak aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsonen edo erakundeen baimenak badituela ere ziurtatuko du.
  10. Egile-eskubide alorrean hirugarren batzuek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean Mendi Film Festivalaren antolakuntzak kalterik ez izateko konpromisoa hartuko du izena ematen duenak.
  11. Epaimahaiak BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIAren zuzendaritzak onartutako barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da atzera bota.
  12. Lan sarituak Eguzkilore Mendi Short: 2019 jasoko du, Iñigo Aristegui artistak sortutako garaikurra.
  13. Saritutako laburmetraia BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibaleko bigarren asteburuan proiektatuko da, Sala BBK-n.
  14. Parte-hartzaileek, sarituak izanez gero, beraien lanak BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalarekin elkarlanean diharduten beste jaialdi edo mostra batzuetan proiektatuak izan daitezkeela jakin eta onartuko dute, beti ere irabazi asmorik gabe eta aurrez horren berri emanda.
  15. Araudi honetan aipatu gabe utzitako edozein gai BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalaren antolakuntzak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.
  16. Zuzendari, ekoizle edo legezko ordezkariek izen-emate orrian sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar berarekin.
  17. Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalaren antolakuntzari soilik dagokio.  

 

 

IZEN-EMATEA

  1. Izen-ematea zuzendariek edo haien legezko ordezkariek egingo dute.
  2. Izena emateko www.mendifilmfestival.com web orrian horretarako espresuki sortu den formularioa bete egin beharko da.
  3. Lanak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira, mp4 edo .mov formatuan eta wetransfer-eko esteka baten bitartez. Posta elektronikoaren gaian MENDI SHORT_Lanaren izena_Egilearen izena zehaztu beharko da, izena emateko web orrialdeko formularioa bete ondoren.
  4. Euskaraz edo gazteleraz egin ezdiren lanek, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, ingelesezko azpitituluen zerrendarekin aurkeztu behar dira nahitaez, baita azpidatziak egiteko denbora-kodeekin ere.

 

HAUTATUTAKO FILMEEN PROIEKZIORAKO KOPIAK

 

Proiekzio publikorako filmen kopiak ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten artxibo digitalean aurkeztu beharko dira:

Video codec: H264

Kapsulatua: .mp4 edo .mov

Video Bit rate: 20Mbps

Frame size: 1920 x 1080

Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps

   

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy