Mendiko zinemagintzaren giroak hartuta dauka Bilbo egunotan. Joan zen ostiralean ekin zion 11. ekitaldiari Mendi Film Festivalek Euskalduna Jauregian sarrera guztiak agortu zituzten 1600 pertsonen aurrean. Sail Ofizialean 25 filma aurkeztu dira jada, edizio honetako ia erdiak, eta hainbat protagonista izan dira beren lanak eszenarioan aurkeztu dituztenak: Tommy Caldwell, Sean Villanueva, Nico Favresse, David Lama, Kepa Acero, Alberto Iñurrategi... eta zuzendari asko: Peter Mortimer, Michael Brown, Mathieu Le Lay, Bernat Sampol, Alex Areizaga, Oier Plazaola,...
Hautatu hizkuntza