Bilbo, 2018ko azaroak 27. Abenduaren 7an hasi eta 16an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
{vimeo}302999835{/vimeo}
Gaur Bilboko Euskal Museoan egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Film Festivaleko ordezkariek aurkeztu dute 11. edizioa:
- Eduardo Martínez (BMFF Presidentea)
- Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua)
- Xabier Otxandiano (Bilboko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria)
- Aitziber Atorrasagasti (Kultura Sustatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan)
- Gorka Martínez (BBK Zuzendari Nagusia)
- Sorkunde Aiarza (Bilboko Euskal Museoko Koordinatzailea)
- Mikel Renteria (The Walk On Project)
- Jabier Baraiazarra (BMFF Zuzendaria)
2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago, datuak argigarri:
Urtea |
Ikusle kopurua |
2012 |
4.772 |
2013 |
5.669 |
2014 |
7.371 |
2015 |
8.710 |
2016 |
9.117 |
2017 |
10.371* |
Hamarkada oso bat arrakastaz burutu ostean, bigarren hamarkadako kolpean motibazio eta ilusio berrituekin sartu da mendiko zinemaren mundu mailako erreferente den jaialdi hau.
Aztarnei segiz, aztarnak sortu. Hori da 11. edizioko leloa: #AZTARNAK
SAIL OFIZIALA
Guztira mendia, abentura, muturreko kirolak, natura, etnografia… gaiak jorratzen dituzten 58 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan.
- 55 Sail Ofizialean
- 2 Zabalandi atal berrian
- Mendi Short laburmetraia amateurren lehiaketako irabazlea izan den filma
Sail Ofizialerako 55 dira film hautatuak. Guztira 158 aurkeztu dira aurten bost Kontinenteetako 32 herrialdetatik, inoiz izan dugun kopururik eta bidalketa jatorririk handiena eta zabalena, eta galbahe lana gogorra bezain gozagarria izan da.
Maila handiko filmak proiektatuko dira Euskalduna Jauregian, Sala BBK-n eta Golem Alhondiga zinemetan 10 egunez, egungo mendi zinemagintzarik onena ezbairik gabe.
IKUS filmak, sinopsiak eta trailerrak.
Sail Ofizialerako hautatuak izan diren 55 filmek 17 herrialdetako jatorria dute:
Jatorria |
Film kopurua |
Espainia |
12 |
USA |
11 |
Frantzia |
7 |
Erresuma Batua |
6 |
Canada |
3 |
Alemania Australia Austria Polonia |
2 |
Arabiar Emirerri Batuak Belgika Brasil Hego Korea Italia Lituania Suitza Txekiar Errepublika |
1 |
Euskal lanak 4 dira Sail Ofizialean:
- Pastoreak, Zuz: Eukeni Arriortua (Bideografik, Durango)
- Tor, Zuz: Mikel eta Iñaki Urresti anaiak (Garakordada, Atxondo)
- Marierrauskin, Zuz: Alex Areizaga eta Oier Plazaola (Gattiken, Urretxu)
- Bayandalai – Lord of the Taiga, Zuz: Pablo Vidal eta Aner Etxebarria (Old Port Films, Getxo) eta Ekoizlea: Lara Izagirre (Gariza Films)
The Dawn Wall filmak zabalduko du Sail Ofiziala, abenduaren 7an, ostirala, Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian. Tommy Caldwell protagonista bertan izango da, eta baita Peter Mortimer zuzendaria Sender Films estudio emankorraren izenean, eta Philipp Manderla Red Bull Media House ekoiztetxearen izenean.
Hasierako Ekitaldirako sarrerak agortzear zeudela, jaialdia hasi baino bi aste lehenago eskaintza zabaldu du Bilbao Mendi Film Festivalek, film horren gose eta Caldwell bertatik bertara ezagutzeko gogoz dauden zaleentzat.
ZUZENDARI ETA IZAR HANDIAK
Mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak ageri dira Sail Ofizialeko izendegian: Michael Brown, Peter Mortimer & Nick Rosen & Zachary Barr & Josh Lowell, Alastair Lee (IAMFko Sari Nagusia jasotakoak denak), Elizabeth Chai Varsadelyi, Jimmy Chin, Jim Aikman, Lukasz Borowski, Darcy Hennessey, Arunas Matelis, Ben Sturgulewski, Mathieu Le Lay, Lara Izagirre,... Nekez gainditu ahal izango da halako mailako zerrenda.
Horietatik gehienak, Michael Brown, Peter Mortimer, Lukasz Borowski, Arunas Matelis, Ben Sturgulewski, Mathieu Le Lay eta Lara Izagirre, Bilbon izango dira beren lanak aurkezteko, beste hainbat zuzendari eta ekoizlerekin batera.
Filmetako protagonista eta atleta zerrenda ere oparoa da aurten: Tommy Caldwell eskalatzailea (The Dawn Wall); Nico Favresse eta Sean Villanueva eskalatzaileak (Notes from the Wall); Kepa Acero eta Julio Villar surflari eta itsas-gizonak (En Ningún Sitio); Aymar Navarro eta Txema Trull free rider-ak (South Lines); Jean-Yves Fredriksen parapentista (Blutch); Silvia Trigueros mendiko ultra lasterkaria (Tor); Leo Houlding alpinista (Spectre); Pou Anaiak eskalatzaileak (Pim Pam Pou); David Lama eskalatzaile eta alpinista -eta baita surflaria ere- (The Search for the Wooo),…
WOP SARIA eta IAMF SARIA: Juanjo San Sebastian eta Kurt Diemberger
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jasoko du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Bosgarrenez emango da sari hau, eta distiraz betetako zerrendara batuko da Juanjo San Sebastian. Haren aurretik Josep Manuel Anglada (2015), Sir Chris Bonington (2016) eta Peter Habeler (2017) izan dira sarituak, Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera (2014).
Beste izen propioa Kurt Diembergerrena izango da. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia alpinista austriarrari dagokio aurten.
INTERNATIONAL ALLIANCE FOR MOUNTAIN FILM BATZARRA BILBON
Bilbon egingo da IAMF-Mendi Zinemaldien Nazioarteko Elkargoaren urteko batzarra. Bost Kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldik eta Torinoko Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF. Haietako ordezkariak batzartuko dira Bilbon, hainbat jatorri eta hizkuntza, eta pasio bera: mendia eta mendiko zinemagintza.
Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea, hark izango du ordezkari guztiei harrera egiteko ohorea eta bera izango da batzar gidaria.
EPAIMAHAIA
Hauek dira Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:
- Aldo Audisio (Italia, Torinoko Museo della Montagnako Zuzendaria 40 urtez)
- Emi Ueyama (Japonia, filma idazle, ekoizle eta kazetaria)
- Jim Herrington (USA, argazkilaria)
- Suzan Beraza (USA, zinegilea eta Mountainfilm zinemaldiko Zuzendaria)
- Juanjo San Sebastian (Bilbo, mendizale eta idazlea)
SARIAK
Sari Nagusia: “Eguzkilorea” eta 6.000 euro Zuzendari Onena: “Eguzkilorea” eta 3.000 euro Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro Gidoi Onena: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea” eta 2.000 euro Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro Kirola eta Abentura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro Mendi-kulturari eta Naturari buruzko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro Film Labur Onena: “Eguzkilorea” eta 1.000 euro Ikusleen saria: “Eguzkilorea”
|
GARAIKUR BERRIA
Iñigo Aristegui artista donostiarrak sortu du Bilbao Mendi Film Festivalen garaikurra, Eguzkilore berritua. Babesa eta aztarnak irudikatzen dituen eta barneratua daukagun mendiko kulturarekin bat datorren ikurra.
ZABALANDI
Sail Ofizialean aurkeztuko diren 55 filmez gain, beste 2 filma proiektatuko dira lehiaz kanpo, aurtengo edizioan sortu den Mendi Film Festivaleko atal berrian, Zabalandi:
- Aralar, Mundua Leku den Lurra, Zuz: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla (ON Produkzioak)
- South Lines: Aymar Navarro & Txema Trull, Zuz: Aymar Navarro, Txema Trull eta Adrià Millan
PROIEKZIO GUNEAK
- Sala BBK Sail Ofizialeko estreinaldi guztientzat, Mendi Talk saioentzat, Juanjo San Sebastian eta Kurt Diembergerren omenaldietarako, eta lehiaketako filma sarituekin abenduaren 16an egingo diren Non Stop saioentzako
- Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan ere eskainiko dira Sail Ofizialeko filmak
- Euskalduna Jauregian Hasiera Ekitaldia egingo da, abenduaren 7an, ostirala
HITZALDIAK
- Mendizaletasuna: entrenatzen den kirola
Alberto Iñurrategi eta Aitor Alberdi
Abenduak 8 larunbata, 11:30ean, Sala BBK
- Musika eta eskalada Big Wall-etan
Nico Favresse eta Sean Villanueva
Abenduak 8 larunbata, 19:30ean, Sala BBK
- The Climbers
Jim Herrington
Abenduak 12 asteazkena, 20:00ean, Mendi BC (Zabalgune Plaza 11)
- Cholitas
Pablo Iraburu (Arena Comunicación)
Abenduak 15 larunbata, 11:30ean Sala BBK
- SOS Himalaya: Iñaki Otxoa de Olza Fundazioa
Liburuan parte hartu duten alpinista eta eskalatzaile ezagunekin
Abenduak 15 larunbata, 11:30ean Sala BBK
Meet & Greet Astean zehar egunero filmetako eta jaialdiko protagonistak Zabalgune eraikineko Mendi Base Camp-ean izango dira, kontaketa saio irekietan beren lanen berri ematen, goizeko 11etatik aurrera |
‘EVEREST: HERRI OSO BAT GAILURREAN’ KOMIKIA
Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.
Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA Edizioak argitaletxeak elkarlanean. Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritu du igoera hura, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.
11 . EDIZIOKO ERAKUSKETAK
- Euskal Museoan, Everest: Herri oso bat gailurrean komiki liburua nola egin den aurkezten duen erakusketa eta Mendi bete diruerakusketa (azaroak 27tik 2019ko urtarrilaren 31era)
- Zabalguneko Mendi BC-n Jim Herrington-en The Climbers argazki-erretratuak (abenduaren 3etik 31era)
- CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak Bilboko Metroko Abando eta Moyua geltokietan eta Sala BBK-n erakutsiko dira
KARTELA: ‘LEARNING TO FLY’
Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko kartelak Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana du oinarri. CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 4. ekitaldian irabazi zuen sari eta aitortza hori.
Suitzako Ibergeregg Chli Schijen paisaia liluragarria ageri da argazkian, eta sokatik zintzilik, jausten, erakusten duen eskalatzailea Barbara Bacher da.
MENDI TOUR 2018
Guztira 14.000 ikusle batu dira aurten egindako 49 Mendi Tourretan, iaz baino 4.000 gehiago! Bilbao Mendi Film Festivalen aurreko edizioko film onenak ikusteko parada eskaintzen du Mendi Tourrak.
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaz bestera asko zabaldu da mendi zinemagintzaren oihartzuna, Errioxa, Cantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madrid, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian.
SARRERAK
Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioko saio guztietarako sarrerak salgai daude jaialdiko webgunean: www.mendifilmfestival.com Banan banako sarreren eskaintza azaroaren 19an aktibatu zen, eta saio egunean bertan erostea baino %25 merkeago da aurretiaz eskuratzea.
Aurten, Sarrera Pack-ak eskaini dira ekainetik hasita azarora bitartean, banakako sarrerak eskuratzearekin alderatuz beherapen nabarmena zuten. Arrakasta handia izan du eskaintzak, jaialdi osoko pack-ak eta film sarituen azken eguneko Non Stop saioetako pack-ak agortzeraino.