Hautatu hizkuntza
Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz.
Baltistan Fundazioa sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Sariarekin. Nazioarteko lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan lan egiten duena. Mendifilmen 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra, Bilbon, egingo da sari banaketa ekitaldia.
CHOLITAS pelikula nahieran ikusteko aukera hemen da Mendi Tour On Line eskaintzarekin, mendiko pelikula onenak noiznahi eta nolanahi ikusi eta gozatzeko plataforma berria.
Udako eskaintza Iruñean arrakastaz itxi ostean, hemen da Mendi Tourraren Udazkeneko egutegia zabaltzeko eskaintza. Momentuko mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikula onenak Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren gozatu ahal izango dira datozen egunetan.
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik Iruñean ikusi ahal izan den Mendi Tour zikloa bikaina izan da. 900 ikuslek gozatu dituzte, lau egunez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak. Iruñeako iazko Mendi Tour edizioarekin alderatuta %20 jaitsi da ikusle kopurua, beraz azken datua oso ona da, zinemetako aretoen edukiera %60 murriztuta dagoela kontuan hartuta, eta aurtengo egoera berezi honetan ekitaldia udaberriko jatorrizko datetatik uda amaierara pasatu behar izan dela aintzat hartuta.
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik, Iruñean ikusi ahal izango dira, beste urtebetez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak.
Mendi Tourrak 5. edizioa du Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa berezia izango da oso.
Werner Herzog (c) Robin Holland
Werner Herzog zinema zuzendari alemaniarrak irabazi du IAMF 2020 Sari Nagusia. Izendapena Roberto De Martin IAMF-ko presidenteordeak iragarri zuen Trento Film Festivalen.
Film zuzendari eta ekoizle agurgarriak,
Eskerrik asko zuen filma BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldira aurkezteagatik!
2020ko udaberrian zabaldu genuen inskripzioak egiteko epea, eta harrez gero ekoizpen asko batu ditugu saskian. Uzta oparoa da, eta kalitatea ere tamainakoa. Bejondeizuela! Zorionak egindako lanagatik! Zuen pelikulek eta abenturek mendiko zinemaren magia sendotzen dute, eta horrek bizi ditugun garai makur hauetan balio itzela du.
Mendifilmeko lan taldeak gozo edaten du iturri horretatik. Indarberritu egiten gaitu gure festibalaren 13. edizioko prestaketa lanetan aritzeko bidean. Abenduaren 4tik 13ra Bilbo mendizaletasunaren eta zinemagintzaren ardatz izan bedi berriro!
Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.
Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tourraren udako bertsioa: mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozatzeko formula.
Felipe Uriarte mendi gidaria, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria eta Migel Zeberio orkestra zuzendaria, Bilboko Euskal Museoko aurkezpenean
Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herria aldenik alde, mendiz mendiz, zeharkatuko du Urmuga espedizioak. Musika eta mendizaletasuna eskutik, Et Incarnatus Orkestra eta Mendiak eta Herriak mendi gidari agentzia oinarri direla, Garobel mendilerrotik Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera burutuko den zeharkaldia da Urmuga. Euskal Herriko mendi nagusiak zeharkatuko ditu ibilbideak, Felipe Uriartek gidatuta, eta bidelerroko hainbat leku musikaz bustiko dira, Migel Zeberioren zuzendaritzapean.
Page 10 of 25