Hautatu hizkuntza
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Antzuolan eta Getarian, Gipuzkoan, ditu hurrengo bi hitzorduak.
Istorioa 1976. urtean hasi zen, mendizale gazte talde bat Iruñeko Udaletxe plazatik Afganistango Hindu Kush mendikateraino bi lur-orotako ibilgailutan abiatu zenean. Abentura, aurkikuntza berriak eta exotismoz beteriko espedizioa izan zen, 7.116 metroko Shakhaur tontorrera igotzeaz batera arrakastaz amaitu zena. “Euskaldunen lehen zazpimilakoa” izan zen, gure himalayismoaren historian mugarri bat.
Hemen da Mendi Tourraren Madrilgo 7. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizio berri bat, iazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituela, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.
Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Udazkeneko egitarauari ekiteko prest dago. Hilaren 23an, osteguna, Urnietan egingo da lehen saioa, eta hortik aurrera azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta:
"Anboto Helmuga" irudia publikatu zuen uztailean _Amaia__ erabiltzaileak bere Instagramean. Anboton gozatutako ilunabar zoragarria erakusten duen irudia, mendi korrikalaria, mendizalea, lehen planoan dela, mendia laino zurizko ohe-atorraz dotore jantzi den bitartean.
Gure udako argazki lehiaketa irabazi du, eta horrekin aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko (abenduak 3-12) bigarren asteburuko bi sarrera pack. Esana digu, jada, datak agendan ondo gordeak dituela, beraz Amaia, eta hark hautatutako laguna gure artean izango ditugu datorren edizioan. Asko pozten gara!
Kurt Diemberger, Donostiako Nazioarteko Mendi Zine Lehiaketan (1983) eta Dariusz Zaluski, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian (2019)
Kurt Diembergerrek badu segida emango dionik: Dariusz Zaluski. “Zortzimiletako zinemagile” goitizena zor zaie biei, eta aitortza hori egiten dion sari bera jasoko dute denbora tarte txikian, IAMF-Mendiko Zinemaren Aldeko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) Sari Nagusia.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren lehen edizioa egingo da Izaban, abuztuak 14 larunbata, aire zabalean, herriko anfiteatroan. Gaueko zine saioa izango da, mendiarekin lotura estua duen Erronkari ibarreko bihotzean.
Canet d'en Berenguer-eko Mendi Tourrak 7. edizioa beteko du uztailaren 17an, larunbata. Ezohiko edizioa, negutik udara ekarria, eta gainera aire zabalean egingo dena, izartutako zerupean. Valentziako herri horretako hondartzan eskainiko da saioa 22:00etan hasita, Plaça del Pescadors parean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenetatik bost eskainiko dira.
Mendi Tourraren seigarren edizioa egingo da Azpeitian, Soreasu antzokian, uztailak 6 eta 8, asteartea eta osteguna (19:00etan).
‘Mendian Hil, Hirian Hil” -Euskarazko Film Onena, Bilbon-, eta “The Tears of Shiva” euskal pelikulak ageri dira egunetako bakoitzean buruan, haien zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola-, Soreasun bilduko dira, eta baita lehen pelikulan protagonista bereziak diren Aizarnako Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya. Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria jaso zuen “L’Escalade Libérée” Antoaine le Menestrel-i buruzkoa, eta Aipamen Berezia jaso zuen “Out of the Blue”, Seb Montaz zuzendariarena.
Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ternua Group-ek, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen deialdian Tamara Lucarini egileak aurkeztutako TXANGO proiektua izan da hautatua. 10.000 euroko balioa duen Beka jasoko du, aurten bertan, 2021ean, proiektua garatu eta aurkezteko.
TXANGO filma 2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zine jaialdian estreinatuko da jendaurrean.
Sebastián Álvaro abenturazaleari emango zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Aurtengo abenduaren 3tik 12ra egingo den jaialdiaren 14. edizioan emango zaio saria, Bilbon.
ARAUDIA eta IZEN-EMATEA
Apostu sendoa gainditu genuen iazko abenduan, eta asko irabazi genuen denok, mendiko filmen zuzendari, ekoizle eta zaleok, pandemia garaiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edizio gogoangarri bat ospatuz. Bizkar-zorroa energiaz beterik, garaia da 2021eko edizioan murgiltzeko.
14. ediziorako izen-emate epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 3tik 12ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei eta entitateei zerbitzua ematera bideratutako erakundea da. 20 herrialde desberdinetan ospatzen diren eta kontinente bakoitzean ordezkaritza duten jaialdien sarea eskaintzen du. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen du zinemagileekin, kirolariekin, outdoor markekin eta mendi komunitatearekin, eta ideiak partekatu eta zinema eta mendiko komunitateko eta Aliantzako kideentzako baliagarriak diren zerbitzuak ahalbidetzen ditu.
Jabier Baraiazarra, Mendi Zinemaldien Nazioarteko Elkargoaren (IAMF-International Alliance for Mountain Film) Presidentea da 2018az geroztik. Elkargoaren garrantziari buruz, horren helburu, indar eta jarduerei buruz, eta mendiko zinemaren etorkizunari buruz ari da elkarrizketa honetan.
Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.
Climbing Blind (Eskaladako Film Onena Mendifilm 2019), Blood Moon (Mendifilm 2018 Sail Ofiziala) eta Blocheads (Mendifilm 2016 Sail Ofiziala) pelikulak gehitu dira Mendi Tour Online zerrendan, Mendi Filmen Vimeo plataformako txokoan.
Eskalada barra-barra eta oso protagonista bereziak dituzten pelikulak, Alastair Lee zuzendari britainiarraren zigilua dutenak. Mendi Filmekin lotura estua duen zuzendaria da, haren 12 pelikulek hartu dute parte Sail Ofizialean 2010az geroztik, eta mendiko zinemagintzan erreferente bat da, besteak beste IAMF-Mendi Zinemagintzako Nazioarteko Elkargoaren Sari Nagusia jaso zuen 2013an.
Page 7 of 25