Hautatu hizkuntza
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak 15. edizioa beteko du 2022an. Filmen izen-emateak burutzeko epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 9tik 18ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia eta Golem zinemen eskutik, martxoak 24 ostegunez 'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldia egin da. Iruñeko Golem Baiona eta Bilboko Golem Alhondegia MendiZalez gainezka egon dira, Kanpaleku Nagusi giroa sumatu da, giro bikaina!
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Eibarko Coliseora itzuliko da martxoaren 15ean eta 22an, bi astearteetan. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 8. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.
Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzak elkartasuna adierazten die ukrainarrei eta, bereziki, Ukrainako Mendiko Kulturaren komunitatea osatzen duten guztiei, eta gogor gaitzesten du Errusiak Ukrainako herriaren eta haren subiranotasun nazionalaren aurka egindako eraso militarra.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoak 10. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Vitoria-Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da martxoaren 14, 16, 17 eta 18an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 10. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.
7. edizio bikaina bete du Mendi Tourrak Iruñeko Golem Baiona zinemetan otsailaren 21etik 24ra. Beste behin jendetza bildu da mendiko zinema onenaz gozatuz lagunarte politean lau egun borobil partekatuz. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saiotan. Zine-marka itzela! Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi! Eta baita laguntzaile izan zaituztegunoi: Nafarroako Mendi Federazioa, Skimetraje eta Plonoiako Kultura Institutua Madrilen.
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Iruñeako Golem Baiona zinemetara itzuliko da otsailaren 21, 22, 23 eta 24an. Mendi Tourrak 7. edizioa ospatuko du Nafarroako hiriburuan. Mendi zinemagintzaren urteroko hitzordua bilakatu da, eta saioetara bertaratzen direnek gaitegi horretako pelikula onenekin eta berrienekin gozatuko dute behin berriro.
Mendi Tourra Vigon eta Leioan izango da otsailaren 8, 9 eta 10ean. Mendiko eta abenturazko zinerik onenaren hiru egun Vigon, Club Montañeiros Celtasen eskutik, eta bi saio Kultur Leioa auditoriumean, Leioa Mendi Taldearen 30. urteurrenaren ospakizun betean.
Donostian eta Ataunen indarrean ekin dio 2022ko Mendi Tourrak urteari, publikoaren erantzun bikainarekin. Hala, Zangozan eta Canet d'en Berenguerren egingo dira hurrengo bi geldialdiak: Zangozan 'Mendiak-1976' pelikularekin hilaren 28 ostiralean, eta Canet d'en Berenguerren hilaren 29 larunbatean Rotipet mendi elkartearen 10. urteurreneko egitarau oparoarekin. Bi egoitzetan 8. edizioa du Mendi Tourrak.
Zorrotza bezain ederra izan da iragan urteko bidea.
2022an ere askatu dezagun gure abentura grina.
Mendiak eta Kulturak aberasten gaituzte, mendi zinemagintzak pizten.
Heldu diezaiegun erronkei! Ekin!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.
'Sciana Ceni (The Wall of Shadows)' Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako filma Jannu edo Kumbhakarna (Himalaia, 7710m) mendiaren altzoan kokatzen da, Dmitry Golovchenko eta Sergey Nilov alpinista errusiarrek 2019ko udaberrian burutako jarduera epikoaren inguruan. Protagonista nagusia, ordea, espedizioarentzat lanean ari den sherpa familia da: mendi sakratuari zor dioten errespetua eta beldurra, lan-ordainaren menpekotasuna, semeari ikasketetarako aukera emateko gurasoek duten gogoa, eta erronkan tragikoki atzentzen ari diren alpinistekiko kezka.
Page 5 of 25