Hemen da Mendi Tourraren Madrilgo 7. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizio berri bat, iazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituela, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.
Urriaren 4tik 7ra, lau saiotan, 13 pelikula eskainiko dira, Mendi Filmen nabarmendutakoak guztiak, eta tartean zuzendari entzutetsuak ageri dira: Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edota David López ‘Campe’.
Cines Golem Madrid-en egingo da Mendi Tourra (c/Martín de los Heros, 14, junto a la Plaza de España). Sarrerak salgai daude online plataforman eta leihatilan, eguneko 6€ eta nahi izatera lau egunetako bonua 20€ (soilik leihatilan).
Federación Madrileña de Montañismo eta Outdoor Sin Límite mendiko denda dira aurtengoan ere laguntzaileak, eta euren bazkide nahiz bezeroei deskontuak eskainiko dizkiete. Madrilgo Instituto Polaco de Cultura-k ere bat egin du ekitaldiarekin, besteak beste Harda – The Tough filmaren proiekzioa babestuz, Marcin Polar poloniarrarena, iaz Mendi Filmeko Zuzendari Onena sariaren irabazlea. Desnivel liburudenda eta web espezializatuak ere bat egin du Madrilgo Mendi Tourrarekin.
Mendi Tour Madrid 2021
Cines Golem, 19:30
Urriak 4 astelehena
L'ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria
EVEREST - THE HARD WAY: Mendi Film 2020 Ikusleen Saria
Urriak 5 asteartea
EL GRAN HITO: Mendi Film 2020 Film Labur Onena
HARDA THE TOUGH: Mendi Film 2020 Zuzendari Onena – Marcin Polar
JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE
Urriak 6 asteazkena
OUT OF THE BLUE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria
Urriak 7 osteguna
HILLARY - OCEAN TO SKY: Mendi Film 2020 Sari Nagusia