Kanaria Handiko Mendi Tourraren 2. edizioa azaroaren 4an egingo da, Las Palmas hiriburuko CICCA kulturgunean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula nabarmenetatik bi, azken urteetako arrakastatsuenetakoak, proiektatuko dira: CHOLITAS eta HARRIA HERRIA.
Kanaria Handia jomuga perfektua da xendazaletasuna eta turismo aktiboko jardueretarako. Bertako Mendi Tourra Cabildoak eta Turismo Partzuergoak babestu dute, eta Asociación Cultural Cima da antolatzailea Mendi Film-ekin batera.
Sarrerak salgai: tomaticket.es. Prezioa: 5€.