Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Udazkeneko egitarauari ekiteko prest dago. Hilaren 23an, osteguna, Urnietan egingo da lehen saioa, eta hortik aurrera azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta:
Urriak 4-7 MADRID
Urriak 7 LA ALDEA DE SAN NICOLÁS (Gran Canaria)
Urriak 30 TERUEL
Urriak 31 MARKINA-XEMEIN
Azaroak 4 GRAN CANARIA
Azaroak 12 ELGOIBAR
Azaroak 16 BASAURI
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikulek haize freskoa ekarriko dute zinemetako pantaila handietara, eta zinemazaleek helduleku polita izango dute euren pasio eta ametsei bide emanez kalitatezko zinemagintzaz gozatzeko.
Hala izan da pandemiak baldintzatutako 2021 honetan. Euskal Herriko esparrura mugatuta, eta aforo murrizketak murrizketa, 24 Mendi Tour egin dira, guztira 6370 ikusle bilduz, saio bakoitzeko 276 ikusle bataz-beste.
- Araban: GASTEIZ, AGURAIN eta AMURRIO
- Bizkaian: BILBO-SANTUTXU, LEIOA, IGORRE, ZALDIBAR, OTXANDIO eta MALLABIA
- Gipuzkoan: DONOSTIA, ESKORIATZA, TOLOSA, EIBAR, HONDARRIBIA, ANTZUOLA, ARRASATE, ZARAUTZ, ORIO eta AZPEITIA
- Nafarroan: IRUÑA, ZANGOZA eta IRURTZUN
Hauez batera Udan bi Mendi Tour egin dira aire zabalean, bata IZABAko anfiteatroan eta bestea CANET D’EN BERENGUER-eko (Valentzia) hondartzan.
2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa, eta Mendi Tourraren urte osoko hauspoak indar handia emango dio. Pandemiak, gainera, ez du ondorio murriztailerik izan mendiko zinemagintzaren produkzioan, eta aurten, beste behin, film asko inskribatu dira Mendi Filmen parte hartzeko gogoz, mundu osotik igorritako mendiko filmak. Irailaren 15ean amaitu zen izen-emateko epea, eta bilketa eta ikuskatze lana dagokio orain hautaketaz arduratzen den lan taldeari.