Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zuzendaria, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua, Gorka Martínez BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia, eta Imanol Muñoz Ternua Group Sales & Marketing Managerra
Bilbo, 2021eko azaroak 19. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan, abenduaren 3tik 12ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.
BILBON
Bilbon, publikoarekin beste behin zuzenean konektatuz, iaz ere egin bezala, hiriko hiru aretotan zabalduta egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Euskalduna Jauregia, Golem zinemak eta Sala BBK.
Guztira 44 zine saio programatu dira 14. ediziorako. Horrez batera, 11 hitzaldi/mahai inguru eskainiko dira, eta 6 erakusketa egingo dira.
Saioetako sarrerak, azaroak 22 astelehenean, 12:00etatik aurrera eskuragarri egongo dira www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna, Golem eta Sala BBK-ko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago.
ON LINE
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sail Ofizialeko filmak online ikusi ahal izango dira aurten ere, eskaintza hau zabaltzen den bigarren aldia da, iaz abiatutako bide arrakastatsuari segida ematen diona.
Vimeo sare sozialak eskaintzen duen plataformako on demand edo alokairu formula erabilita, Sail Ofizialeko filmen pack osoa, gaitegien araberako film multzoak, edo filmak banaka alokatu ahal izango dira.
Alokairua azaroaren 26tik abenduaren 12ra arte egongo da eskuragarri. Ikustaldi epea abenduaren 4an jarriko da indarrean, 19:00etan.
Geolokalizatutako eskaintza da, Espainiara mugatua.
Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.
FILMAK
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 52 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan.
- 50 film Sail Ofizialean
- Film bat Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: ‘Pedalkadak Itsasoan’
- Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2021 jasotako film laburra: `Txango’
Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:
- Nazioarteko 11 estreinaldi
- Espainia mailako 22 estreinaldi
- Euskadi mailako 14 estreinaldi
52 film, luzeak zein laburrak, 11 herrialde ordezkatuz, hein handi batean europarrak. Espainia eta Frantzia dira ordezkaritza zabalena dutenak, 15 eta 10 filmekin ondoz ondo; tartean 11 euskal ekoizpen daude. Europaz kanpoko herrialdetan, AEB eta Kanada aurten ere present daude, 7 eta 4 filmekin. Erresuma Batua (5), Italia (3), Austria (3), Eslovakia (2), Alemania (2) eta Polonia-Alemania-Suitza arteko elkarlana den ‘Sciana Cieni (The Wall of Shadows)’ dira zerrenda osatzen dutenak.
Mendiko Kultura gai izan da pandemiari aurre egiteko. 192 filmek aurkeztu dute hautagaitza, Mendi Filmen sekula izan den kopuru handiena. Horretan lagundu du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoak-IAMF bere baitan dauden 27 zinemaldietarako izen-emate bateratua egiteko eskaini duen aukera berriak. Mendi Filmeko ohiko izen-emate aukeraren osagarri emankorra izan da.
PUNTAKO ZINEGILEAK
Mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak ageri dira aurtengo filmen egiletzan. International Alliance for Mountain Film elkargoaren Sari Nagusia jasotako Pavol Barabás, Alastair Lee, Eric Crosland, Peter Mortimer, Zach Barr eta Keith Partridge, esaterako. Baita Mendi Filmen sariak irabazi izan dituzten Paul Diffley, Eliza Kubarska, Jim Aikman, Mathieu Le Lay, Flo Gassner, Paul Schweller eta Mikel Sarasola ere. Haien eta gainontzeko zuzendarien filma berrienen eskutik, sekulako maila izango du 14. edizioko Sail Ofizialak.
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA HASIERA EKITALDIAN: ‘MENDIAK 1976’
Hasiera Ekitaldi ofiziala abenduaren 4an egingo da, larunbata, Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian. Luis Arrieta zuzendariaren ‘Mendiak 1976’ filmaren nazioarteko estreinaldia ikusiko dute bertaratzen direnek. Emozio, zirrara eta indarrez betetako saioa izango da, agertokian bilduko baitira, 45 urte beranduago, 1976ko Shakhaur (Afganistan, 7.116 m) espedizioetan mendiko istorio gogoangarri batek batu zituen nafarrak eta poloniarrak.
SARIAK eta GARAIKURRAK
24.000€ banatuko dira diru-saritan.
Sari Nagusia: ‘Eguzkilorea’ eta 6.000 euro Zuzendari Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 3.000 euro Argazkilaritza Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 2.000 euro Gidoi Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 2.000 euro Epaimahaiaren Saria: ‘Eguzkilorea’ eta 2.000 euro Mendiko Film Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.200 euro Eskaladako Film Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.200 euro Kirol eta Abentura Film Onena: ’Eguzkilorea’ eta 1.200 euro Kultura eta Natura Film Onena: ’Eguzkilorea’ eta 1.200 euro Soinu Banda Onena: ‘Txalaparta’ eta 1.200 euro Euskarazko Film Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.000 euro Film Labur Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.000 euro Ikusleen Saria: ‘Eguzkilorea’ eta 1.000 euro |
Sari berri bat gehitu da: Soinu Banda Onenaren saria. Lehendabiziko aldiz soinu banda egin duen konposatzaile bat sarituko da Mendi Filmen, eta ‘Txalaparta’ garaikur berria jasoko du, Iñigo Aristegui eskultoreak egindako lana.
Beste sarietako irabazleek Aristeguik berak landutako ‘Eguzkilore’ garaikurra jasoko dute, diru-sariaz batera.
EPAIMAHAIA
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaia:
- Mauro Leveghi, Trento Film Festival presidentea
- Kepa Sojo, zine zuzendaria eta gidoilaria
- Paula Olaz Moratinos, zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu banda sortzailea
- Arrate Landaluze, ikus-entzunezkoetan espezializatutako itzultzailea
- Joaquín Gómez, konpositore, soinu diseinatzaile eta ekoizlea
HITZALDIAK: MENDI TALK / PANEL TALK
Zine saioekin batera, mendiko kultura borobiltzen duten 11 hitzaldi eskainiko dira.
CVCEPHOTO |
Rafa Elorza - Jan Zahula - Sandi Bertoncelj - José Allende - Javier Urbón |
Ab 4 / Itsasmuseum / 11:00 |
PASIÓN Vs ALGORITMO |
Jaume Ripoll (Filmin) |
Ab 5 / Itsasmuseum / 11:00 |
CIAK SI SCALA |
Marco Ribetti - Roberto Mantovani - Jabi Baraiazarra |
Ab 5 / Sala BBK / 18:00 |
WOP SARIA: SEBASTIÁN ÁLVARO |
Sebastián Álvaro Juanjo San Sebastián |
Ab 5 / Euskalduna / 20:00 |
MÚSICA EN EL CINE DE MONTAÑA |
Paula Olaz – Joaquín Gómez |
Ab 6 / Itsasmuseum / 11:00 |
ATXARTEKO LAGUNAK |
Arantzazu Saez de Lafuente |
Ab 7 / Itsasmuseum / 11:00 |
REGILDARRAK |
Regildarrak - EMMOA - Juanjo San Sebastian |
Ab 7 / Pangea The Travel Store / 18:30 |
EVEREST 1924: EL ENIGMA DE IRVINE Y MALLORY |
Sebastián Álvaro – Darío Rodríguez |
Ab 7 / Euskalduna / 20:00 |
GEOESENCIA DEL CINE DE MONTAÑA |
Eñaut Izagirre - Ibai Rico - Cecilia Buil |
Ab 8 / Sala BBK / 18:00 |
TIRICH MIR 1976 GAZTETAKO AMETSAK |
Tirich Mir espediziokideak + EMMOA + Presentación Javier Alonso Aldama "Jabo" |
Ab 8 / Pangea The Travel Store / 18:30 |
HERRAMIENTAS PARA DETECTAR EL FRAUDE EN EL MUNDO DEL ALPINISMO |
Rodolphe Popier – Oscar Gogorza |
Ab 9 / Sala BBK / 18:00 |
MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA 2022 iragarpena eta BEKA 2023 aurkezpena |
Lorea Bilbao (BFA Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua) Imanol Muñoz (Ternua Sales & Marketing Managerra) Jabier Baraiazarra (Mendi Film Zuzendaria) |
Ab 9 / Euskalduna / 20:00 |
ERAKUSKETAK
Bilbok mendia arnastuko du, hiria girotuko duten 6 erakusketa egingo dira.
CVCEPHOTO 2021 |
Mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak *Aurkezpena: abenduak 1 / Itsasmuseum / 10:00 *Panel Talk: abenduak 4 / Itsasmuseum / 11:00 |
Az 15 – Ab 14 METRO BILBAO Zazpi Kale (Unamuno) Abando (Berastegi) Moyua (Diputazioa) Indautxu (Urquijo) San Mames (Intermodala)
Ab 1 – Urt 9 ITSASMUSEUM |
ROCK THE MOUNTAIN |
Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta bat *Aurkezpena: azaroak 26 / 18:00 |
Az 26 – Ots 12 ONDARE ARETOA |
MENDIAN GORA |
EMMOA – Euskal mendizaletasunaren historia *Aurkezpena: azaroak 29 / 11:00 / Gurutze 11 |
Az 29 – Urt 16 ALDE ZAHARRA erakusleihoak |
BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN |
EMMOA – Bizkaiko mendizaletasunaren historia |
Az 29 – Urt 16 PANGEA The Travel Store |
MENDIA EMAKUMETASUNETIK |
Emakume eskalatzaileak, alpinistak eta mendiko eskiatzaileak erretratuetan |
Az 29 – Ab 12 ZABALGUNE eraikineko atrioa |
ATXARTE |
Argazki erakusketa *Aurkezpena: abenduak 1 / 10:00 *Mendi Talk: abenduak 7 / Itsasmuseum / 11:00 |
Az 29 – Urt 9 ITSASMUSEUM |
WOP MENDI FILM SARIA: Sebastián Álvaro
Sebastián Álvaro kazetari, errealizadore eta alpinista sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Mendi Film Sariarekin. Alpinismoaren balioen defentsaren saria da, eta 8. urtez jarraian emango da Mendi Filmen.
Abenduaren 5ean, igandea, Euskaldunan egingo da ekitaldia (20:00).
WOP Mendi Film: aurreko edizioetako sarituak
MENDI FILM BIZKAIA – TERNUA BEKA
Mendiko zinemagintzan murgildu nahi duten zinegile gazteen (18-35) lana sustatzeko, 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen dituen beka sortu zuten iaz Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternua outdoor enpresak.
Lehen beka jaso zuen Tamara Lucarini Cortes zuzendari bilbotarrak ‘Txango’ filma egin ahal izan du laguntza horrekin, eta estreinaldia abenduaren 9an burutuko da, Euskaldunan, 20:00etako saioan. Bertan iragarriko da bekaren 2. deialdia zein proiektuk irabazi duen (2022an estreinatzeko), eta 3. deialdia aurkeztuko da.
MENDI FILM FESTIVAL
2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago:
Urtea |
Ikusleak |
2012 |
4.772 |
2013 |
5.669 |
2014 |
7.371 |
2015 |
8.710 |
2016 |
9.117 |
2017 |
10.371 |
2018 |
12.008 |
2019 |
12.360 |
2020* *Covid19 murrizketak |
5.578 |
Mendiko zinemaren mundu mailako erreferente da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia. Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoko (International Alliance for Mountain Film) kide da beste 27 festibal eta Torinoko Muzeo Nazionale della Montagna-rekin batera, eta Mendi Filmeko zuzendari Jabier Baraiazarra da presidentea.
Espedizio honetan lagun ditugun babesleentzat esker oneko hitzak baino ez dauzkagu beren babesa berretsi dutelako, eta batu berri direnei ongi etorria eman nahi diegu espediziora, bidelagun bikainak izango gara.