Hautatu hizkuntza
Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.
Henna Taylor zuzendaria eta Quinn Brett protagonista BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko photocallean
"An Accidental Life" pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da, eta Quinn Brett eskalatzailea du protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikula aurkezten, eta Epaimahaikideak ez ezik, Mendi Filmeko ikusleak ere poltsikoratu ditu beren istorioak.
Hasiera Ekitaldi jantziak abiaraziko du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 2022ko edizioa, 15.a, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi pelikula bikain, Ignasi López zinegilea eta haren "Egoland" pelikulako Marek Molek eta Bruno Grassi protagonistak agertokian, lehen asteburuan parte hartuko duten zinegile eta protagonistetako asko publiko artean, eta urteurren bereziaren errepasoa irudietan.
Zeinu hizkuntzara interpretazio zerbitzua eskainiko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zenbait aurkezpen eta solasalditan. Alorrean esperientzia zabala duen Eskuaire komunikazio bitartekaritza zerbitzuak eskainiko du.
Bilbo, 2022ko azaroak 22. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan, abenduaren 9tik 18ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2022ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 46 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak, eta 10.050 ikusle bildu ditu, artean pandemia giroan hasi eta neurriak lasaituago daudela amaitzera doan urtean.
CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazki lehiaketako 2022ko 20 lan sarituak Metro Bilbaon daude ikusgai, abenduaren 18ra arte. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen lehiaketan mundu osoko argazkilari prestigiotsuek hartu dute parte, tartean Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarra “Sky is life” argazkiarekin (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko aurtengo irudia) eta Yhabril Moro euskalduna “Young Gun” argazkiarekin (CVCEPHOTO 2022 lehen saria).
Azaro honetan, Kazuya Hiraidek, hiru Urrezko Piolet dituen alpinista, Europako hainbat hiri bisitatuko ditu bere mendiko ibilbidea kontatzeko. Azaroaren 22an estreinatuko da, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2022ren atariko gisa, Euskalduna Jauregian. 2002tik gaur egun arte eginiko bidearen berri emango du, hiru Urrezko Piolet jasotzeko balio izan dioten espedizioak azpimarratuz eta, batez ere, lorpen horietara bidean izandako porrotak balioetsiz.
Bilbo Mendiko, Abenturako, Muturreko Kiroletako eta Naturako Zinemaren nazioarteko epizentroa izango da aurten ere, abenduaren 9tik 18ra bitartean. 14 herrialdetako 59 film dira BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioan proiektatzeko hautatu direnak.
Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin (Global Climate Action Day) bat eginez, BBK Klima Zikloaren bigarren edizioa hasiko da urriaren 24an, BBK, EITB eta Mendi Film Festivalen arteko lankidetza-hitzarmenari esker. Zikloa urriaren 24an eta 25ean izango da BBK Salan, 19:00etan.
Mendi Tourrak 8 geldialdi eta mendiko eta abenturako zinema onenaren 13 saio izango ditu urriaren bigarren hamabostaldian, Gipuzkoan, Bizkaian, Gaztela eta Leonen, Kanaria Handian eta Espainiako hiriburuan, Madrilen.
WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan egingo da ekitaldia, 2022ko abenduan (9tik 18ra).
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako sarreren packen salmenta aktibatu da. Lehen fasea: irailaren 16tik urriaren 16ra.
Page 3 of 25