Hautatu hizkuntza
Nazioarteko mendiko zinema jaialdi nagusietako zuzendariek, International Alliance for Mountain Film, Bilbon dute aurten urteroko batzarra. Bertan, mendiko zinemaren industriaren oraina eta etorkizun hurbila aztertu dituzte. Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea.
Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, Bilbon, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Diputatuak egin diete harrera bertaratu diren 4 Kontinentetako kideei.
Irakurri gehiago: International Alliance for Mountain Film elkargoaren batzarra Bilbon
Mendiko zinemagintzaren giroak hartuta dauka Bilbo egunotan. Joan zen ostiralean ekin zion 11. ekitaldiari Mendi Film Festivalek Euskalduna Jauregian sarrera guztiak agortu zituzten 1600 pertsonen aurrean. Sail Ofizialean 25 filma aurkeztu dira jada, edizio honetako ia erdiak, eta hainbat protagonista izan dira beren lanak eszenarioan aurkeztu dituztenak: Tommy Caldwell, Sean Villanueva, Nico Favresse, David Lama, Kepa Acero, Alberto Iñurrategi... eta zuzendari asko: Peter Mortimer, Michael Brown, Mathieu Le Lay, Bernat Sampol, Alex Areizaga, Oier Plazaola,...
Irakurri gehiago: Hasierako txanpa ikusgarria Sold Out erritmoan
Page 89 of 142