Jabier Baraiazarra eta Eduardo Martinez saria jasotzeko unean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuarekin
Bilbao Mendi Film Festivalek Kirol Ekitaldi Antolakuntza saria jaso du DEIA egunkariaren 2018ko Kirol Galan.
Bizkaiko prentsaren izenean egiten direnetan zaharrena da sariketa hau, eta beste urtebetez sekulako maila izan du, mugaz gaindi zabaltzeaz batera. Mendi saritu dute 11 urtetan -haietako 7 Bilbon-, mendiko zinemagintzarik gaur-gaurkoena eta onena zabaltzeko egindako lanagatik, Bilbo munduko harretagune bilakatuz abenduro.
Mendi ordezkatuz, Eduardo Martinez Presidenteak eta, Jabier Baraiazarra Zuzendari eta nazioarteko mendi zinemaldien elkargoko-IAMF Presidenteak, jaso zuten garaikurra Euskalduna Jauregian asteazken gauean egin zen ekitaldian.
DEIA Kirol Sariak 2018
Euskal gizonezko Kirolari Onena Kerman Lejarraga
Euskal emakumezko Kirolari Onena Eider Merino
Athletic Saria jokalari seguruenari Aritz Aduriz
Athletic Saria erregulartasunari Raúl García
Athletic Saria azken paseari Markel Susaeta
Athletic Saria emakumezko jokalari onenari Lucía García
Pilotari gizonezko onena Joseba Ezkurdia
Pilotari emakumezko onena Patri Espinar
Fernando Castro Saria Koteto Ezkurra
Euskal txirrindulari onena Omar Fraile
MVP Basket Naiara Díez
Euskal talderik onena Euskadi-Murias
Bizkaia Saria Kukullaga
Kirol progresioa saria Saioa Aguirre
Kirolari errebelazio saria Natxo González
Herri Kirolak Selección vasca de soka tira
Traineru onena Urdaibai
Ibilbidea Miguel Madariaga e Igor Antón
Talde ibilbidea Santutxu CF
Kirol ekitaldi antolakuntza Bilbao Mendi Film Festival
Eduardo Martínez eta Jabier Baraiazarra Natxo Gonzalez Big Wave surfistarekin