Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzan bertan, Gasteizen, Eduardo Martinez eta Jabier Baraiazarrari, Mendi Filmeko presidentea eta zuzendaria ondoz ondo. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua izan dute gidari.
Mendi Film zinemaldiak 12. edizioa beteko du aurten, eta horraino eginiko bidearen kontakizuna eta gertaerak partekatzeaz batera, etorkizun hurbileko erronkei buruz aritu dira bileran.
Lehendakariari Eguzkilore garaikurra eman diote oroigarri gisan Mendi Film ordezkariek.