BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko egitarau osoa hemen da. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, ospatuko da, Bilbon.
60 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sala BBK-n, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian.
- Guztira 172 pelikula aurkeztu dira, 29 herrialde ordezkatuz
- Sail Ofizialean, horietatik, 56 sartu dira, 13 herrialde ordezkatuz
- Zabalandi sailean beste 3 pelikula, 2 herrialde ordezkatuz
- 60. pelikula Mendi Short egile amateurrentzako film labur lehiaketairabazten duena izango da
Abenduaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak salgai daude: OSTATNIA GÓRA (The Last Mountain) da 2019ko Sail Ofiziala zabalduko duen pelikula.