Christian Pondella argazkilari estatubatuarraren Top of Africa lanak 5. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan irabazi du ‘Mendi Film Festival Kartela’ saria, 12. edizioko irudi nagusia bihurtuz.

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Filmek hirugarren urtez deitu dute sari hori.

Hemen palmares osoa: 5. CVCEPHOTO

Top of Africa’ Kilimanjaro (Tanzania) mendian hartutako argazki ikusgarria da. Will Gadd izotz eskalatzaile kanadar ezaguna ageri da Afrikako gailurreko glaziar arrastoetan azkenetakoa den izotz horman jardunean. Bere ederrean, klima aldaketari buruzko hausnarketa gordin eta beharrezko bat.

Irudi hau izango da Mendi Film Festivalen 12. edizioko kartelaren oinarria beraz. Kartel Ofiziala ekainak 24 astelehenean aurkeztuko dugu, Bilbon, Mendi Film Festivalen aro berria iragartzeko aurkezpenean.

10:00etan, zuzenean gure Facebook horman, Sala BBK-tik.