Iruñea-Pamplona, 2019ko martxoak 29. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztu dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egin da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatu dira. Aurreko bi edizioetako ildoari segida emanez, milatik gora lagun, 1155 ikusle, bildu dira saioetara. Orobat, pelikula eskaintzarekin gozatua hartu dute bertaratu direnek.
Mendi Film Festival eta Golem-ek bat egin dute berriro ekitaldi hau antolatzeko. Zinema eskaintza erakargarriaren aldeko apustuan eskutik doaz bata eta bestea. Bilbon, Mendi Film Festivaleko saioak hartzen ditu Golemek Azkuna Zentruko zinemetan, abenduan. Aldi berean, Iruñeako Mendi Tourraren laguntzailea izan da Skimetraje Play Pyrenees, Piriniotako eski eta snow film laburren jaialdia.
Bilbao Mendi Film Festivalen 2019ko edizioa, jada 12.a, abenduaren 6tik 15era ospatuko da Bilbon. Han estreinatu eta ikusiko diren pelikulen selekzioa 2020ko udaberrian iritsiko da, laugarrenez, Iruñera.