Hautatu hizkuntza
Bilbao Mendi Film Festivaleko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmentak sekulako harrera izan duenez, eserleku eskaintza zabaldu dugu Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren solairua irekiaz.
Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinatuko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dela, eta harekin batera baita ere Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia, eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla ekoizlea.
Irakurri gehiago: Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin
Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.
Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak elkarlanean, lehenak sortutako proiektua bigarrenak plazaratuz.
Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritu du igoera hura, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.
Irakurri gehiago: Berri-berri: 'Everest: Herri oso bat gailurrean' komikia
Page 92 of 142