Hautatu hizkuntza
Ezk-esk: Ruth López (WOP), Sabin Astorkiza (Japan Car), Begoña de Ibarra (BFA), Joselu Blanco (ETB), Koldo Bilbao (BBK), Leixuri Arrizabalaga (BFA), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Iñaki López de Aguileta (Bilboko Udala), Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbao), Alberto Iñurrategi (Ternua), Ibon Mujika (Deia) eta Argiñe Areitio (SUA edizioak).
Bilbo, 2024ko azaroak 26. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioan, abenduaren 6tik 15era. Gaur Euskalduna Bilbaon egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.
49 pelikula proiektatuko dira aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak dira, guztiak produkzio berriak, gehienera jota 2 urte baino ez dituztenak.
Page 6 of 148