Jabi Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendariak mendiko zinemaren aldeko nazioarteko elkargoaren Presidente izaten jarraituko du, hirugarrena agintaldiari ekinez. 

2018an hartu zuen lehenengoz IAMF-ko burutza, eta harrezkero Mendi Filmeko ardurekin partekatu du. Mendiko zinemaren industrian erreferente nagusia da International Alliance for Mountain Film elkargoa, eta 30 kide ditu, 28 mendi zinemaldi, eta mendi museo nahiz dokumentazio zentro bana. Europa, Asia, Ozeania, Iparramerika eta Hegoamerikako 22 herrialde daude ordezkatuta bertan.

Baraiazarraren jarraipenaz batera, zuzendaritza taldearen berri eman da Trentoko (Italia) Mendi Zinemaldiaren baitan maiatzaren 2an egin den IAMF-ko batzarrean. Mauro Leveghi (Trento Film Festival) izango da presidente ondokoa, aholkulariak Aleksandar Zarapchiev (Echo Mountain Film Festival) eta Jinna Lee (Ulju Gun – Ulsan Mountain Film Festival), eta koordinatzailea Marco Ribetti (Museo Nazionale della Montagna) izango da.

Batzar horretan aurkeztu dituzte elkargoko bi bazkide berriak: Santiago Mountain Film Festival (Txile) eta Mestia Mountain Film Festival (Georgia). BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2011ean batu zen elkargora.