
Zigor Egia (EMF-FVM presidenteordea), Jabier Baraiazarra (Mendi Film presidente eta zuzendaria) eta Ricardo Hernani (EMF-FVM presidentea)
Bilbon, 2025eko urriak 24. Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak sokada berean jarraituko dute lanean. Alde bietako agintariek egikaritu dute 2025-2028 epealdiko akordioa Bilbon bilduta: Ricardo Hernani eta Zigor Egia (EMF-FVM presidentea eta presidenteordea) eta Jabier Baraiazarra (Mendi Film presidentea eta zuzendaria) elkartu dira Mendi Filmen egoitzan.
EMF-FVMk eta Mendi Filmek lankidetza estua izan dute joan den lau urteetan, Zigor Egiak federazioaren presidentetza 2022an hartu zuenetik. Lankidetza horrek jaialdian bertan, Pyrenaica aldizkariaren argitalpenetan eta bi erakundeek beren albisteak eta jarduerak ezagutarazten dituzten sare sozialetan izan du isla.
EMF-FVMk ekarpen ekonomikoa eta Mendi Filmi babes immateriala emateko konpromisoa hartu du, Euskadiko mendizaletasunerako interes berezikoa dela aitortuz. Euskal federazioak, bere aldetik, 41.000 federatu ditu, Euskadiko biztanlegoaren ia %2.
Mendi Filmek, jaialdiaren 18. edizioaren Hasiera Ekitaldiko sarreretan %10eko deskontua eskainiko die EMF-ko federatuei. Abenduaren 6an, larunbata, egingo da Hasiera Ekitaldia, Euskalduna Bilbaoko auditorio nagusian. EMF-FVM zuzendaritzak toki berezia izango du, aurten ere, jaialdiko emanaldi eta ekitaldietan.
Bi entitateen arteko sintonia ona lankidetzatik haratago doa. 2024an, Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren sorreraren mendeurrenean, EAEko eta Nafarroako federazioek batera jaso zuten WOP Mendi Film Saria, mendiko kulturaren sustapenari egindako ekarpen aberatsa aitortuaz.


















