Bilbo, 2025.05.22. 2025eko abenduaren 5etik 14ra ospatuko den BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 18. edizioak badu irudi nagusia jada: The Cave izeneko argazkia da, Julia Roger-Veyer argazkilariarena, Chamonix-en bizi den paristarra.
Irudi hau Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako CVCEPHOTO mendi jarduerako argazki lehiaketan saritua izan da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Kartela Sariaren atalean. 700 euroko diru-saria irabazi du eta Mendi Film 2025 filmaren irudia izango da.
Honela deskribatzen du Julia Roger-Veyerrek bere obra:
"Argazki hau neguan glaziar baten barruan sortutako koba natural baten barruan atera zen, Chamonixeko Mer de Glace ikonikoan. Urtean zehar glaziarretako paisaiak esploratu ohi ditut eskalatzeko eta argazkiak egiteko toki inspiratzaileen bila. Kobazulo iragankor horiek, urtutako urak moldatuak, urdin kolore oso berezia dute, ñabardura ugarikoa. Izotza, liluratuta naukan elementu naturala da. Bere itxura izugarri aldatzen da argiaren eta urtaroen arabera, etengabe eboluzionatzen ari den kolore-paleta bat eskainiz. Glaziar kobazulo horien barruan dagoen atmosfera oso berezia da, ozeanoaren urdin sakonak ekartzen ditu gogora. Irudi honekin, inguru horren edertasun hauskorraren berri eman nahi dut, eta aparteko leku hauek zaintzearen garrantziaz kontzientzia zabaldu ".
UNESCO-Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak eta MME-Munduko Meteorologia Erakundeak Glaziarrak Zaintzeko Nazioarteko Urtea izendatu zuten 2025a, eta, tartean horrekin lotuta aukeratu dugu Mendi Filmeko irudia izango den argazkia. Gizateriaren erdia baino gehiago glaziarretako ur gezaz hornitzen da. Haiek urtu eta desagertzeak, epe luzera, milaka milioi pertsonaren ur-horniduraren segurtasunerako mehatxua dakar.
The Cave argazkiaren xehetasun teknikoak:
· Canon EOS R1
· RF 15-35mm F2.8 L IS USM
· 15mm
· 1/1250s
· f/5,0
· ISO 250
CVCEPHOTO-BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia kartela sariaren palmaresa:
2025 “The Cave” Julia Roger-Veyer
2024 “Fuego” Jean-Baptiste Liautard
2023 “X-Man” Yhabril
2022 “Ski is life” Sandi Bertoncelj
2021 “The edge of guillotine” Jan Zahula
2020 “Into the Light” Sandi Bertoncelj
2019 “Top of Africa” Christian Pondella
2018 “Learning to fly” Rainer Eder
2017 “The Lighthouse” Christoph Jorda