Ezk-esk: Ruth López (WOP), Sabin Astorkiza (Japan Car), Begoña de Ibarra (BFA), Joselu Blanco (ETB), Koldo Bilbao (BBK), Leixuri Arrizabalaga (BFA), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Iñaki López de Aguileta (Bilboko Udala), Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbao), Alberto Iñurrategi (Ternua), Ibon Mujika (Deia) eta Argiñe Areitio (SUA edizioak).

Bilbo, 2024ko azaroak 26. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 17. edizioan, abenduaren 6tik 15era. Gaur Euskalduna Bilbaon egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.

BILBON

Euskalduna Bilbao eta BBK Aretoan egingo da Mendi Film 2024. Guztira 24 zine saio eskainiko dira, eta 4 Mendi Talk edo liburu-aurkezpen egingo dira.

Euskalduna Bilbao egoitza bezala indartu da. Hango hainbat aretotan egingo dira bi asteburuetako saio eta ekintza guztiak, abenduaren 6tik 8ra, eta 13tik 15era. Han egongo dira aurtengo hiru erakusketetatik bi (Gailurretan izan gaitun eta Tximist 1974), Mendi Pro jardunaldia mendiko zinemaren industriari begira, 4 liburu aurkezpen, eta 16 zine saio eskainiko dira, tartean Hasera Ekitaldia, Sari Banaketa Ekitaldia, pelikula irabazleen Non Stop saioak, eta aurtengo berrikuntza, Gau Magikoa haurrentzako eta familientzako saioa.

BBK Aretoak aste barruko 8 saio hartuko ditu, astelehenetik ostegunera, egunero bina saio. Kanpaleku Nagusi kuttuna da areto hau, Mendi Film Gasteiztik Bilbora etorri zenetik urteroko egoitza, 2012tik etenik gabe.

Saioetako sarrerak, azaroaren 14tik eskuragarri daude www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Bilbao eta BBK Aretoko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago, eta gainera, deskontu bereziekin, egoitza bakoitzari begira:

·       5-7 saiotarako sarrerak hartuta, %20ko deskontua

·       8 edo saio gehiagotarako sarrerak hartuta, %30eko deskontua

 

HASERA EKITALDIA

Abenduaren 6an, ostirala, Euskalduna Bilbaoko Auditorio Nagusian egingo da Hasera Ekitaldia (19:30), hiru zatitan:

-          WOP MENDI FILM SARIA Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioei haien mendeurrenean.

-          Filma: NUPTSE. L’INACCESSIBLE ABSOLU Hélias Millerioux protagonistak aurkeztuta.

-          Oroitza: KAZUYA HIRAIDE eta KENRO NAKAJIMA alpinista japoniarren izenean, Kazuyaren emaztea eta seme-alabak bertan direla.

  

GAU MAGIKOA

Aurtengo berrikuntza nagusia da. Haurrentzako ekitaldi bat, ipuinak, antzerkia, musika eta proiekzioak uztartuz. Giro "magikoa" sortuko da, umore ukituekin batera, txikienak eta haien familiak eskutik hartu eta irudimenaz hegan egiteko gonbitea luzatuz.
Istorio bat, Les Bobè-Bobé konpañiako kideek antzeztua, eta hura harilkatzeko lau pelikula: 
LEIZETA (Ion Fontela, dokumentala, 8 min, euskaraz): Ataungo (Gipuzkoa) haitzulo bat da Leizeta. Bertan, zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutuko dugu Garazi, Naiara eta Alaitzen eskutik.

CHIMBORAZO (Keyla Cepeda, 7 min, animazioa, hitzik gabea): Chimborazo sumendia Ecuadorren, han jada zahartzaroan den izotz-biltzaile edo hielero bat, gizakion ustezko aurrerapenek naturan egindako kaltea nozitu duena.

FALLIN’ (Carlos Navarro, 10 min, animazioa, hitzik gabea): Neguko espiritua alderrai dabil, eta Udazkeneko Espirituak lagunduko dio bidea aurkitzen.

SPRING (Andy Goralzcyk, animazioa): artzain neskato batek eta haren txakurrak arbasoen izpirituei.

 

GAU MAGIKOA | abenduak 14 larunbata, Euskalduna Bilbao, 12:00

 

FILMAK

226 pelikula inskribatu dira aurten Mendi Filmen, orain arteko 17 edizioetan kopuru oparoena.

Hautatuak 49 FILM izan dira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituztenak.

-          40 film Sail Ofizialean.

-          9 film Zabalandi lehiaz kanpoko sailean.

-          Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2024 jasotako film laburra: ‘Peligro. No asomarse’, Dani Cascales zuzendariarena, estreinatuko da.

-          IAMF-Mendiko Zinemagintzaren nazioarteko elkargoaren 2024ko Sari Nagusiaren aitortzan, Renan Ozturk zinegilearen ‘The Ghosts Above’ programatu da.

 

Hainbat estreinaldi gauzatuko dira, Mendi Filmen erakusleiho aparta baliatuz:

 

-          Nazioarteko 11 estreinaldi

-          Espainia mailako 25 estreinaldi

-          Euskadi mailako 8 estreinaldi

 

Jatorria: Espainia (15), Frantzia (11), Estatu Batuak (7), Italia (5), Austria (1), Erresuma Batua (1), Eslovenia (1), Kanada (1), Suitza (1) eta Norvegia  (1). Koprodukzioak ere dezente dira: EEBB-Belgika (1), EEBB-Kanada (1), Suitza-Italia (1), Suitza-Polonia (1), Txile-Argentina (1).

 

Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 12 filma.

 

Sail Ofiziala:

FLYING HANDS | Marta Gómez eta Paula Iglesias

HAIZE LERROAK | Janire Etxabe

HIRU HAUNDIAK. TAUPADAK ETA GAILURRAK. | Ander Salsamendi Arbizu

MODO AVIÓN | Iciar Casatmitjana eta Garazi Sanchez

THE LITTLE CANOE | Iñigo Grasset

UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR. | Alfonso García

ZAZPI | Mikel Lizarralde Asurmendi

 

Zabalandi Saila:

ERRO | Amaia Lejarreta

GLAZIARRAK AGURTZEN: ANETO-AIREA | Iker Larrañaga

MOVING HIMALAYAS | Julio A. Valero

NOIE | Dani Castillo

PELIGRO. NO ASOMARSE | Dani Cascales Granados [Mendi Film Beka]

 

Mendi Filmek sortutako azpitituluak dituzte filmek, euskaraz eta gaztelaniaz.

  

SARIAK eta GARAIKURRAK

24.800 euro banatuko dira 12 saritan:

-          Sari Nagusia: Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro

-          Zuzendari Onena: Eguzkilore garaikurra eta 3.000 euro

-          Gidoi Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro

-          Argazkilaritza Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro

-          Epaimahaiaren Saria: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro

-          Soinu Banda Onenaren Saria: Txalaparta garaikurra eta 2.000 euro

-          EITB Saria Euskarazko Film Onenari: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro

-          Mendiko Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro

-          Eskaladako Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro

-          Kultura eta Natura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro

-          Kirol eta Abentura Film Onena:Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro

-          Film Labur Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro

 

Sarietako irabazleek Iñigo Aristegui eskultoreak landutako Eguzkilore garaikurra jasoko dute -Soinu Bandaren kasuan Txalaparta-, diru-sariaz batera.

 

EPAIMAHAIA: Sail Ofiziala

-          Michael Dillon, zinegile australiarra

-          Joni Cooper, Banff edota Doxa-Vancouver zine jaialdietako zuzendari izandako kanadarra

-          Oscar Gogorza, kazetari eta mendi gidari euskalduna

-          Toon Hezemans, Dutch Mountain Film Festivaleko zuzendari herbeheretarra

-          Haizea Huegun, musika konposatzaile euskalduna

 

PUNTAKO PROTAGONISTAK ETA GONBIDATUAK

10 egunetan 50 bat zinegile, ekoizle eta atleta protagonista izango dira Bilbon, euren lanak agertokietan aurkeztuz.

 

Nabarmentzekoak:

Hélias Millerioux

Alpinista frantziarra, mundu mailako elitean dago. Urrezko Pioleta saria 2018an Nuptse hego arpegiko igoeragatik. Bi pelikuletan da protagonista, eta Mendi Filmeko Hasera Ekitaldian parte hartuko du.

NUPTSE. L’INACCESSIBLE ABSOLU | abenduak 6 ostirala, Hasera Ekitaldia, Euskalduna Bilbao, 19:30

LES JOURS SAUVAGES | abenduak 12 osteguna, BBK Aretoa, 19:30

Erri de Luca

Idazle, poeta eta eskalatzaile italiarra. Nazioarte mailan sona handia dute haren lan literarioek, erreferente handi bat da.

L’ETA SPERIMENTALE | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 17:00

Aniqa Bano

Emakume ekintzaile pakistandarra. ‘Flying Hands’ filmako protagonista da, gorra jaio zen haren alaba bazterkeria eta estigmatizazioa jasatetik libratu eta gorren komunitate zabal bati hezkuntzarako eta gizarteratzeko bideak ireki dizkiona.

FLYING HANDS | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 19:30

Eiza Kubarska

Zinegile eta alpinista poloniarra. Iaz epaimahaikide izan zen, eta IAMF-ren Sari Nagusia jaso zuen. ‘The Wall of Shadows’ filmarekin Mendi Film 2021 Sari Nagusiaren irabazlea, eta nazioarteko jaialdi entzutetsuenetako beste hainbatetan ere bai. Wanda Rutkiewicz alpinista aitzindaria izan zenaren erretratua dakar ‘The Last Expedition’ filman.

THE LAST EXPEDITION | abenduak 8 igandea, Euskalduna Bilbao, 17:00

Davina Beyloos Rosset eta Seb Montaz Rosset

Zinegile frantziarrak, Mendi Filmen askotan saritutakoak. Kilian Jornet, Charles Dubouloz, Hillary Gerardi… outdoor munduan aski ezagunak diren atleten zinegile dira.

ALWAYS ALIVE | abenduak 14 larunbata, Euskalduna Bilbao, 19:45

Silvo Karo, Thomas Huber, Sebastián Álvaro…

Alpinismoaren eta eskaladaren munduetako bi legenda dira Silvo Karo (Eslovenia) eta Thomas Huber (Alemania), eta puntako dibulgatzailea Sebastián Álvaro (Espainia). Haien ibilbide distiratsuak oinarri hartuta, liburu aurkezpenak egingo dituzte.

Silvo Karo – LIGHT AND FAST | abenduak 7 larunbata, Euskalduna Bilbao, 16:00

Sebastián Álvaro – MIS MONTAÑAS | abenduak 8 igandea, Euskalduna Bilbao, 16:00

Thomas Huber – A WILD LIFE | abenduak 14 larunbata, Euskalduna Bilbao, 12:00

 

ERAKUSKETAK

Argazki ederrekin eta ondare historiko handiko hiru erakusketa nagusik jantziko dute Bilbo azaroan hasi eta urte bukaera bitarte: 

 

CVCEPHOTO 2024

Mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituen erakusketa.

Metro Bilbaoko geltokietan | Azaroaren 15etik abenduaren 30era arte

GAILURRETAN IZAN GAITUN

Emakumeek euskal mendizaletasunaren historian izan duten garrantzia aitortzen duen erakusketa, Euskadiko eta Nafarroako mendi eta eskalada federazioek haien mendeurrena ospatzeko urtean sortu dena.

Euskalduna Bilbao | Abenduaren 6tik 15era

1974KO TXIMIST ESPEDIZIOA: 50 URTE GEROAGO

Everesteko 1974ko euskal espedizioaren 50. Urteurrenean EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren erakusketa.

Euskalduna Bilbao | Abenduaren 6tik 15era

 

MENDI PRO

Mendiko zinemagintzaren industriaren inguruko jardunaldi aberats bat ere antolatu da aurtengo ediziorako, era batera edo bestera sektorean lan egiten duten profesionalei eta industria honetan murgildu nahi duten zaleei zuzendua.

MENDI PRO | abenduak 13 ostirala, Euskalduna Bilbao, 9:00-13:30

 

INKLUSIBOA: ZEINU HIZKUNTZA

Gonbidatuak dituzten saioetan, eta jatorrizko bertsioa gaztelaniaz izan eta hizkuntza horretan azpititulurik ez duten pelikuletan zeinu hizkuntza interpretazio zerbitzua eskainiko da, Mendi Zale diren Pertsona Gorrentzat.