Zabaldu da Mendi Film Festivaleko izen emate epea. Denboraz eta artez mamitutako zuen lan horiei bide emateko garaia da beraz. Zinema eta mendia maite dituen audientzia duzu zain, Euskal Herrian errotutako nazioarteko  jaialdian. Partekatu ezazu zure lana, aurkeztu lehiaketara.

Bilbao Mendi Film Festival:

  • Nazioarteko mendi zinema jaialdia, hamar edizio bete ditu, eta bost kontinenteetatik aurkeztutako lanak eskaintzen ditu
  • Zure lana hautatuen artean badago, Mendi Tour zirkuituaren bidez Euskal Herriko eta Espainiako hiri eta herrietan barrena egingo diren saioetan erakutsiko da, audientzia berrietara iritsiz
  • Harreman profesionalak sortu eta garatzeko aukera aparta
  • “Eguzkilore” garaikurraz batera, 23.000€ diru saritan

 

Finalistei eskainiko zaie:

  • Jaialdiko hoteletan bi gau egiteko aukera
  • Egitarauko zinema saioak ikusteko bi pase
  • Gonbidapen bidez soilik egingo diren jaialdiko ekitaldietarako pase irekiak
  • Sail Ofizialeko filmen zuzendari, ekoizle eta protagonistei euren lana proiekzio egunean bertan aurkeztu dezaten eskainiko zaie

 

Bilbao Mendi Film Festivalen informazio gehiago gure web-ean eta MendiTV

 

IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Izen emateko ez da ordainik egin behar