Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Orona Fundazioan eskainiko dira maiatzaren 11an
Mendi Tour Oronaren hirugarren edizioa da, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

2016ko maiatza. BILBAO MENDI FILM FESTIVAL Gipuzkoan da berriro MENDI TOURraren eskutik. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra.
Orona Fundazioaren eskutik Hernanira iritsiko da oraingo honetan, maiatzaren 11ean. 17:00etan hasita, auditoriumean 5 pelikula eskainiko dira. Sarrera doakoa izango da eta aurretiaz eskatu behar da 943 33 55 88 telefonora deituz.
Bilbao Mendi Film Festivala eta Club Vasco de Camping Elkartea dira antolatzaileak, Zineuskadiren laguntza dute eta Oorna Fundazioaren babesa.
Mendi Tour Oronaren egitarau osoa:
55 HOURS IN MEXICO: 2015, USA, 9 min. JB: ENG. AZP: ESP, EUS. Ostiral batean Veracruzera hegan egin, auto bat alokatu, Iparrameriketako hirugarren gailurrik altuenera igo, hura eskietan jaitsi, eta astelehenerako berriro lanera itzuli. Asteburu bateko abentura burugabe bezain dibertigarria.
THE WARMTH OF WINTER: 2015, USA, 6 min, musikala. 'The warmth of Winter' (neguko berotasuna) hausnarketarako bide ematen duen bideo musikal bat da. Japonia iparraldeko elur berezia, egun eguzkitsuak, eta eskia uztarri berean.
SUNAKALI: Natura eta Kultura film onena. 2014, Nepal, 51 min. JB: Nepaliera, AZP: eng, esp. Mugu Nepalgo mendebaldeko eskualde azpigaratuenetariko bat da. 2011an, emakumeen ehuneko 90 analfabetoa zen eta, ordutik hona, egoera ez da asko aldatu. Sunakali pelikulak Muguko nesken futbol taldeak nazio-lehiaketara heldu arte egindako bidaia gogorra erakusten du, baita neskek euren ametsak egi bilakatzeko duten aukera ere.
PIZTU: Mendi Short irabazlea. 2015, Espainia, 5 min, JB: EUS, AZP: ES, Iñaki Urresti eta Mikel Urresti. Ziurgabetasunean murgiltzen den labirinto batean, eguzkiaren dirdira tarteka baino ikusten ez den toki batean, gure ametsak onartu eta lortzeko ahalegina ez da batere xamurra izango.
PANAROMA: 2015, Espainia, 29 min, JB: ES, Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marín-ek bizitzako proiekturik zailena egingo du: "Panaroma", Alex Huber-ek 2007an irekitako bide ospetsua eskalatu bere 62 urteko aitarekin, Francisco Marín 'Novato'. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean barneratuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dute aurrekaririk gabeko kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.