• Sir Chris Bonington izango da Bilboko Mendifilmeko bederatzigarren ekitaldiko omendua eta WOP saria jasoko du bere ibilbide profesional eta pertsonalaren aitortzan
  • The Walk On Project Fundazioaren (WOP) Sariak bere egiten ditu hainbat balio: hobetzeko gaitasuna, esfortzua eta talde-lana, eta aldaketak lortzeko motor gisa fideltasuna eta baikortasuna
  • Saria abenduaren 17 larunbatean, 19:30etako saioan, emango zaio Sala BBKn


Bilbao, 2016ko azaroak 18.- The Walk On Project Fundazioak (WOP) berriki jaso du Fundación Vizcaína Aguirrere-ren saria Bizkaiko Bizi Kalitatea Hobetzen eginiko lanagatik. Bada orain, WOP bera da bere saria ematear dagoena. Abenduaren 9tik 18ra egingo den Mendi Film Festivalean gertatuko da hori, WOP-ek jada hirugarrenez parte hartuz bertan.
 
Sir Chris Bonington alpinista britainiarra izango da beraz Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioko omendua.  Walk On Project Fundazioaren (WOP) Saria jasoko du, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen duena, eta bidenabar haren ibilbideari eta haren bidez sustatu dituen balioei aitortza egingo zaie. Mendi Film Festivaleko ekitaldi berezi batean emango zaio saria, abenduaren 17 larunbatez, Sala BBK-n, 19:30etan hasita. Horrez batera My Life and Times ikusentzunezkoa proiektatuko da, bere ibilbidearen errepasoa egiten duen lana, eta bertaratutakoei hitzaldia ere eskainiko die Boningtonek. Abonamenduak eta sarrerak jada salgai daude.
 
WOPek lan eta lan dihardu atsedenik hartu gabe, urratsez urrats, gaixotasun neurodegeneratiboen aurka egiten duen lana agertarazten. “Iristeko oso zaila den gailur batetarako bidearen pare da gaixotasun hauentzako sendabidea aurkitzea, baina mendizaletasunean bezala, daukagun ahalmen guztia indarrean jarriko dugu lortu ahal izateko. Mendiarekin lotura handia dute gidatzen gaituzten balioek: hobetzeko gaitasuna, talde lana, langak apurtzea, bide berriak sortzea”, dio WOPeko sortzaile den Mikel Renteriak.
 
Kirolari lotutako giza balio horietan oinarritzen da The Walk On Project Fundazioaren Saria. Eredu gisan, WOPeak proiektuarekin mendiari estuki lotuta dago WOP, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin elkarlanean. Horrez gain, WOP Vendée Globe-n present dago, ozeanoetako nabigazio erronkarik handienean, Didac Costa-ren taldean.
 
 
Mendizaletasunaren ikur bat
 
XX. mendeko alpinista onenetarikoa, artean, eta 82 urterekin, aktibo dabilena mendian eta eskalatzen. Mundu osoko mendiak esploratzen eta eskalatzen ibilitakoa da: Mont Blanc (Freneyko erdiko orratzaren lehen igoera 61ean), Eiger (ipar horma 62an), Patagonia (Paine Dorre zentraleko lehena 63an), edota Himalaya (19 espedizio, tartean lautan Everest) izan dira bere balentrien lekuko. 1976an izendatu zuten Britainiar Inperioko Ordenako kide, eta beste hainbat sariren artean mendizaletasun ibilbideari zor zaion Urrezko Pioleta, Walter Bonatti Saria, jaso zuen iaz.
 
 
WOP Fundazioaren Sariak Bilbao Mendi Film Festivalean dituen aurrekariak
2015: Josep Manuel Anglada. Sariaren bideoa hemen
2014: Drawn Jeremy Collins-en lana. Bideoa hemen
 
Zer da WOP?
The Walk On Project-ek (WOP) hainbat ekintza artistiko, sozial, eta kirol nahiz kultur mailakoak sustatzen ditu bere helburu nagusietara heltzeko: ikerketa proiektuak finantzatu gaixotasun neurodegeneratiboentzat terapiak bilatu ahal izateko; gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatearen berri eman eta ikerketaren eta zientziaren aldeko kontzientzia soziala indartu.
http://www.walkonproject.org