Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

CHOLITAS

2019, Espainia, 80 min

Zuzendaria: Jaime Murciego & Pablo Iraburu

 

Boliviako bost emakume indigenek espedizio berezi bat egingo dute. Aconcagua, Ameriketako mendirik garaiena, igo nahi dute, askatasun eta ahalduntze erakusle gisa. Haien itxura deigarria da oso: gona tradizionalak jantzita eskalatzen dute. Ez dira eskalatzaile hutsak, mendian libre, zoriontsu eta bizirik sentitzen diren emakume adoretsuak baizik. Abentura honek, emakume izaera inspiratzailea erakutsiko dio munduari eta, bidenabar, tradizioa zaintzeko eta ama naturarekin harremanetan jartzeko bide bat. 

  ONLINE IKUSI  

 

JUREK

2015, Polonia, 73 min

Zuzendaria: Pawel Wysoczanski

 

Pawel Wysoczańskiren dokumentalak Jerzy Jurek Kukuczkaren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik, aberatsa bilakatzera; langile sozialista izatetik, hedabideetako izarra bihurtzera; dirurik ezta baliabiderik gabe hastetik, "Himalaiako Koroa" lortzen lehena izateko lehian egotera.

  ONLINE IKUSI  

 



TOM

2015, Espainia, 67 min
 
Zuzendariak: Angel Esteban eta Elena Goatelli
 
Ekoizpena: KOTTOM films
 
 
 

Tom Ballard-ek 6 urte baino ez zituen haren ama, Alison Hargreaves eskalatzaile britainiar ezaguna, K2an hil zenean. Hala ere bizitza osoa eskaini zion mendizaletasunari, Nanga Parbaten 2019ko otsailean hil zen arte, 30 urte zituela. Mendian ibilbide laburra baina emankorra izan zuen, eta erronka batek jarri zuen denen ahotan: Alpeetako sei ipar horma ospetsuenak bakarka eta neguan eskalatzea. Cima Grande di LavaredoPiz BadileMatterhornGrandes JorassesPetit Dru eta Eiger, seiak neguko denboraldi bakarrean osatzen lehena izan zen. Aita ulerkorra izan zuen babes nagusia, soiltasunean biziz.  

 

  ONLINE IKUSI  

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies