BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinema jaialdiaren 13. edizioak hiriko txokoak mendiko izpirituarekin jantzi ditu. Ensanche eraikinean nahiz Metro Bilbaoko Abando, Moyua, Indautxu eta Santimami geltokietan ikusgai daude CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 6. edizioko lan sarituak.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak 6. edizioan antolatutako lehiaketako erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko irudi izateko hautatu zen “Into the Light” lana, Sandi Bertoncelj esloveniarrarena, edo CVCEPHOTOko irabazle nagusia, “Split Walls”, Ricardo Silva Alves argazkilari portugaldarrarena.
Mendiko arnasak eta akzioak Bilboko Metroa eta, hiriko bihotzean, Ensanche eraikina hartuko dituzte irudi liluragarriekin.
Azaroaren 30tik abenduak 13 arte
Edificio Ensanche Eraikina - Plaza Ensanche, 11 8:00 a 20:00
Azaroaren 17tik abenduak 14 arte
Metro: Abando (Berastegi)
Moyua (Diputación)
Indautxu
Santimami / San Mamés (Termibus)