Hemen da KLIMA BBK ziklo dokumentalaren 1. edizioa. Urriaren 21etik 27ra egingo da Bilboko Sala BBK-n. 17 dokumentalekin osatu da egitaraua, ingurumena kontserbatzearen aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko kontakizunak eta jarduerak lau haizeetara zabaltzeko xedez.
Mendi Filmen bat egiten dugu ekimenarekin, eta parte izango gara gaiak mendiko zinemagintzarekin duen loturaz aurkezpen bat eginez eta "Charge 2" eta "Thomas Deininger. Trash Artist" film laburrak proiektatuz (hilak 24 igandea, 11:45).