Hautatu hizkuntza
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.
Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.
Irakurri gehiago: MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
Page 37 of 142