vkm.is/croquisdeescalada

EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA-ART IN CLIMBING TOPOS liburua argitaratzea da gure ametsa, eta zuen laguntzarekin lortu nahi dugu.

Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu horretarako. Hor eskuratu dezakezue zuen alea.

EXPOCROQUIS proiektuarekin batera datorren ekimena da liburuarena. Mundu osoko krokis egileak ari dira ekarpenak egiten, eta erakusketa formatuan aurkeztuko dugu BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan, 2023ko abenduan.

Betidanik, eskalatzaileen artean informazioa partekatzeko modua izan da krokisak marraztearena. Idatzizko kontakizunaren osagarri ezinbestekoa izan da beti, eta baliabide teknologikoen garapenarekin batera eraldatu da, arkatz eta paperetik hasi eta aro digitaleko tresneriaz baliatzeraino.