CHOLITAS Mendi Tour-ean: Pablo Iraburu, pelikulako zuzendarikidea, Donostiako Antzoki Zaharra gainezka bete zuen publikoarekin solasean

Zinema aretorik bikainenetara ilusioz gainezka garamatza neguan Mendi Tour zirkuituak. Urtarrileko lehen bi hitzorduek, Donostiak eta Zangozak, ikusle marka berriak jarrita hauspotu dute aurtengo zirkuitua. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak, artean oso toki gutxitan proiektatu direnak, 15 agertokitan programatuta daude otsailean eta martxoan, mendiko pelikula onenak, areto onenetan ikus daitezen. Hasteko, Uribe Kosta, Arratia eta Txorierriko zaleek Leioa, Igorre eta Sondikara biltzeko aukera izango duzue. Urteko hitzordu berezienetako bat ere gertu sumatzen da jada: Mendi Filmen lehen edizioen lekukoa hartu zuen Gasteizko Mendi Tour Vital Fundazioak 8. edizioa beteko du.
Eta martxoan, Mendi Tour eskaintza zabala, 10 hitzordurekin. Haien artean, edizio berezia izango du Mendi Tourrik beteranoen eta jendetsuenak: Tolosako Mendi Tourrak 10. urteurrena beteko du!  Ondo ospatuko dugu!

 

OTSAILA

12-13 Leioa
14/21 Igorre
16 Sondika
17-19-20-21 Vitoria-Gasteiz
28 Eskoriatza

MARTXOA

1 Eskoriatza
5 Agurain
5 Zumarraga
Canet d’en Berenguer
9-10 Eibar
9-10-11 Tolosa
14-15 Vielha e Mijaran
23-24-25-26 Iruña-Pamplona
26 Zaldibar
27 Amurrio