Errenteria, Logroño, Getxo, Álora, Ibi, Basauri, Liébana-Potes eta Elgoibar dira urteko azken Mendi Tour geltokiak. Iazko Mendi Film edizioko pelilkularik onenak pantaila handian ikusteko azken aukera: The Dawn Wall, Everest Green, The Search for the Wooo, Viacruxis,… ikuslea inspirazioz janzteko gaitegiak, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak. 12.000 ikusletik gora bildu ditu Mendi Tourrak 2019an.
ERRENTERIA azaroak 7-8
LOGROÑO azaroak 8
GETXO azaroak 11-12-13-14
ÁLORA azaroak 15-16
IBI (Alicante) azaroak 16
BASAURI azaroak 19
ELGOIBAR azaroak 22
POTES (Liébana) azaroak 22-23
Bilbotik abiatuta Espainia osoan zabaltzen dira BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko pelikula dokumental onenak.
Zerrenda honen segida, BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA 12. edizioa izango da, 2019ko abenduaren 6tik 15era, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK banku Fundazioa babesle dituela. Soka horri eutsita iritsi da gaitegi honetako nazioarteko erreferentzia nagusietako bat izatera.