Bilbao Mendi Film Festivalak bete-beteko maiatza du aurretik. Iazko edizioko filmarik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra 8 hiri eta herritan eskainiko da maiatzean, guztira 14 proiekzio egun eta 19 saio metatuz. Eta 10. edizioaren kartel ofizialeko irudia ere ezagutaraziko du Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian, hilaren 27an, Donostian.
Gaur, hilak 5 ostirala, Busturialdean ekingo zaio Mendi Tour ibilbide oparo horri, Arratzun. 2017ko Mendi Tour zirkuituko hiru klasiko eskainiko dira bertako Kultur Aretoan, 19:30ean hasita: Freedom Underload iazko BMFF Sari Nagusia, Dodo's Delight iazko BMFF Kirol eta Abentura Film Onena, eta Annapurna III-Unclimbed. Arratzuko Udala da ekitaldiaren babeslea, eta Zineuskadiren laguntza du. Sarrerak doan izango dira aretoa bete arteko mugarekin.
Gipuzkoan egingo dira maiatzeko Mendi Tour gehienak: hilaren 9an Arrasaten, 10ean Oronaren Hernaniko egoitzan goiz eta arratsalde, 18an eta 24an Zarautzen lehen aldiz, 19an Bergaran ere lehen aldiz, Azpeitian hilaren 23an eta 25ean, eta Donostian 25ean eta 26an.
Iruñean, berriz, lau egunez, maiatzaren 15etik 18ra, eta eguneko bi saio eskainiz, egingo da Mendi Tourra. Berritzailea izango da aurtengoa, Golem zinemekin lotutako akordioaren bidez Golem Baiona zinemetan eskainiko bait dira Mendi Film Festivaleko filma onenak.
Hona maiatzeko Mendi Tour egutegia:
Arratzu: Maiatzak 5Arrasate: Maiatzak 9Orona (Hernani): Maiatzak10Iruñea: Maiatzak 15-16-17-18Zarautz: Maiatzak 18 eta 24Bergara: Maiatzak 19Azpeitia: Maiatzak 23 eta 25Donostia: Maiatzak 25 eta 26
10. edizioko kartelaren aurkezpena III. CVCEPHOTO Sari Banaketan
Gasteizen lehen lau urteak, eta Bilbon ondorengo seirak, aurtengoa barne. Mendi Film Festivalak 10. edizioa beteko du aurten abenduaren 8tik 17ra. Eta hura iragarriko duen Kartel Ofizialeko irudia maiatzaren 27an aurkeztuko da CVCEPHOTO Lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian, Donostian, Mendi Tourra amaitu eta hurrengo egunean.
Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketa, nazioartean prestigio handia duena, eta aurten Mendi Film Festivalarekin elkarlanean sari berri bat sortu du: 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria'. 600€ jasoko ditu obra irabazleak eta 10. BMFF kartel ofizialeko irudia izango da.